
Kresal usaindun paisaia ederra oparitu digu gaurko etapak.
Zarautz-Getaria arteko bidetik hasita, mahastiak zeharkatuz igaro dugu goiza. Elorriaga auzoan Euskal Kostaldeko Geoparkeko gidak gure iraganeko ondarearen berri eman digu. Bazkal ostean bideari berrekin diogu, Flysch-etatik. Nekatuta baina pozik heldu gara Debara. Batzuk bainatu bitartean besteek herritik buelta bat eman dute, gehienak izozkia eskuan. Masaje erlaxantearekin bukatu dugu eguna, oso merezia!
- Argazkiak: Mirain Alonso