Aulestiko lehen egunak!
Uztailaren 20an iritsi zen EuskarAbentura Aulestira. Bertan Eusko Jaurlaritzako Beatriz Artolazabal, Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako sailburuak; Lorea Bilbao, Bizkaiko Kultura diputatuak; Agurtzane Llano, Eusko Jaurlaritzako Gazteriako zuzendariak; Nora Sarasola, BBK Fundazioaren Gizarte Ekintzako zuzendariak, eta Ione Ansotegi, Aulestiko alkateak ongi etorria eman zien jzioquitarrei. Beatriz Artolazabal sailburuak eskerrak eman zizkien gazteei parte hartzeagatik, eta «euskara berreskuratzea egunero abentura bat» dela azpimarratu zuen. Lorea Bilbaok eskerrak eman zien gazteei EuskarAbenturan parte hartzeagatik eta antolatzaileak zoriondu zituen bizi dugun egoera ez- ohiko honetan EuskarAbentura posible egiteagatik. Nora Sarasolak gazteei gogorarazi zien beraiengan dagoela euskararen eta gure gizartearen etorkizuna. Ione Ansotegik, euskaraz ondo pasatzeko eta gozatzeko aholkua eman zien jzioquitarrei. Gauean Kai Nakai-en bisita izan zuten gazteek eta kontzertuaz gozatzeaz gain, musika industriari, emakumeek arte eszenan duten tokiari eta euskarari buruzko galderak egin ahal izan zizkioten jzioquitarrek.
Bigarren egunean Aulestitik Gernikara oinez joan ziren jzioquitarrak. Bidean Santimamiñe eta Basondo bisitatu zituzten. Geldialdi hauek biziki interesgarriak izan ziren; lehena, goi paleolitikoko aztarnak daudelako eta Euskal Herriko animalia babesleku handienetarikoa delako. Behin Gernikan Gernikako Arbola bisitatu eta lasaitzeko momentua izan zuten jzioquitarrek. EuskarAbenturaren helburuetako bat da Euskal Herriko natura-ondasun eta ondasun historiko nahiz kulturalen transmisioa bermatzea, horregatik ematen diegu horrenbeste garrantzi honelako etapei, benetan aberasgarriak direlako.
Bi etapa izan zuten jarraian txanda honetan. Bigarren hau, Iluntzar tontorrerako igoera izan zen, Aulesti ondoko mendi bat. Etapa hau “hizkuntza ekologiari” buruzko azalpenak emateko erabili dute xerpek. Hizkuntza guztien berdintasunetik abiaturik, hizkuntza bakoitzaren garapen jasangarria lortzea du helburu hizkuntza-ekologiak. Ekologiaren ikuspegia hizkuntzetara ekartzen du hizkuntza-ekologiak eta hizkuntza aniztasuna kudeatzeko eta euskara biziberritzeko paradigma berri gisara planteatzen da. Arratsaldean Euroeskualdeako teknikaria etorri zen dinamika ezberdinen bidez Euroeskualdea zer den azaltzera. Akitania Berria eskualdeak, Euskadi autonomia erkidegoak eta Nafarroako Foru Erkidegoak osatzen duten erakundea da. Mugaz gaindiko erakunde honek Lurralde Lankidetzako Europar Elkartea gisako izaera juridikoa du eta eskualde hauek Europarekin harreman zuzena izatea ahalbidetzen du.