Jakoba Errekondo agronomo eta paisajistarekin egin dugu gaurko etapa. Azaldu digunez gure paisaiak ez dira naturalak, gizakiaren eraginaren ondorio baizik. Sagardoaren bidetik oregano landarea, gorostia, sagastiak, baratzak, banbu inbasorea… aztertzen ibili gara. Benetako luxua!

Oiartzunen bazkaldu ostean Irunera heldu gara, etapako 25 kilometroak beteta. Arratsaldean Gorka Moreno UPV/EHU-ko soziologia irakaslea eta Ikuspegi Inmigrazioaren Euskal Behatokiko kidearekin solasaldia izan dugu. Hizketaldia borobiltzeko Steffi (Honduras), Claudia (Honduras), Clotaire (Kamerun) eta Ibrahim (Boli Kosta) euren bizitza-istorioak partekatu dituzte jioquitarrekin. Laurak migratzaile ekonomikoak dira eta Euskal Herrian bizi dira orain.

  • Argazkiak: Mirian Alonso