Kostaldeko bidetik Getxo jomuga

334 km bizkarrean, EuskarAbentura 2019 espedizioa Zarautzera helduko da gaur. Asteburua Lapurdin igaro ostean Gipuzkoara bueltatu zen astelehenean. Kostaldeko Donejakue bidea eta bestelako bidezidorrak jarraituz larunbatean Bizkaira helduko da azken txanpako kilometroie ekiteko.

  • Gaur (uztailak 24) Donostiako Udalean Eneko Goia alkatearekin gosaldu ostean Zarautzera helduko da espedizioa. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak, Bingen Zupiria, eta Miren Dobaran HPSko sailburuordeak egingo diote harrera.
  • Datozen egunetan Deba, Zestoa, Markina, Gernika, Bermeo eta Bilbo izango dituzte helmuga, hurrenez hurren. 31n Getxora helduko dira.

Uztailaren 20an sartu zen EuskarAbentura Lapurdira. Bidean Hendaiako Abbadia Jauregia bisitatu ostean Donibane Lohitzuneko hondartzara heldu ziren jzioquitarrak, itsasoko lehen bainua hartzeko. Eneko Gorri Miarritzeko Euskara Teknikariak Lapurdiko egoera soziolinguistikoaren berri eman zien ostean. Uztailaren 20ko argazki galeria osoa: HEMEN

Hurrengo egunean itsasbazterreko Xenderatik Getaria eta Bidarte zeharkatu zituzten Miarritzeranzko bidean. Bertan bainatu eta bazkalduta autobusez bukatu zuten Baionara arteko etapa. Baiona Ttipian Bizi! mugimendu altermundistako kideekin elkartu ziren krisialdi ekologikoaz aritzeko eta alternatiba posibleak eztabaidatzeko. Uztailaren 21eko argazki galeria osoa: HEMEN

Astelehenean Gipuzkoara bueltatu zen espedizioa. trenez (TGVa lehenik, eta ‘topo’a gero) egin zuten Baiona – Hendaia – Orereta zatia, Lezoraino oinez heltzeko. Bertan euskaldundu diren hainbat gazte atzerritarrekin solastu eta ideiak trukatzeko aukera izan zuten gazteek. Jatorri espainiar, txiletar, tupi guaraniar, txinatar eta alemaniarreko solaskide banarekin aritu ziren. Gauean espedizioan astebete bolondres egon den Laura Velak, Hitt Linguistics taldeko hizkuntza ikerlariak, ‘Hizkuntzaren zientzia eta munduko hizkuntza aniztasuna’ hitzaldi interaktiboa eskaini zien. Ikusi uztailaren 22ko argazki galera HEMEN.

Atzo kostako Donejakue bidea hartu zuen EuskarAbenturak. Lezotik Pasai Donibaneraino oinez heldu ostean, batelez gurutzatu zuten badiaren beste aldera, Pasai San Pedrora, 5 urte bete berri dituen Albaola Itsas Kultur Faktoria bisitatzeko. Donostirantz abiatu ziren gero, Ulia mendian barrena, eta Zurriola hondartzan bainu freskagarria hartu zuten, egun sargoriarentzako botikarik onena! Arratsaldean feminismoari buruzko mintegia eman zuten Lorea Agirrek (feminismoa eta euskaltzaletasuna), Isortze Formosok (autodefentsa feminista), Juanma Rodriguezek (gizonen desahalduntzea) eta Jaizkibel konpainiako Elisabet Olaskoaga eta Amets Mariscal (alardeen auzia). Uztailaren 23ko argazki galeria osoa HEMEN.

Datozen egunetan Gipuzkoako kostaldea zeharkatuko dute EuskarAbenturako neska-mutilek, larunbatean Bizkaiara heltzeko. Honakoak dira begi aurrean dituzten etapak eta hitzordu garrantzitsuenak:

  • Donostia – Zarautz (uztailak 24)
    • “Korrotik pikutara” hitzaldi dantzatua Oier Araolaza eta Gari Otamendi dantzariekin (18:00)
    • “Dantza” filmaren proiekzioa eta solasaldia Telmo Esnal zuzendariarekin (21:00)
  • Zarautz – Deba (uztailak 25)
    • Euskal kostaldeko Geoparkearen bisita ( 12:30)
  • Deba – Zestoa (uztailak 26)
    • Ekainberri museora bisita (11:00)
    • Yoga tailerra Bingen Esturo xerpa-ohiarekin
  •  Zestoa – Olatz – Markina (uztailak 27)
    • Zestapunta eta pilota tailerra Patri Espinar eta Irantzu Idoiaga jzioquitar ohiarekin
    • Mahai dantza tailerra Aretxinagako San Miguelen Zerutxu dantza taldearekin

Bide batez, gogoratu EuskarAbentura APP-ak espedizioa gertutik jarraitzeko aukera eskaintzen duela: geolokalizazioa, etapa bakoitzaren inguruko informazio teknikoa, parte-hartzaileei buruzko bitxikeriak, argazkiak eta bideoak.
Deskargatu EUSKARABENTURA APPa hemen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude