Betiko piztuta! Mila mila esker!
Uztaila osoan zehar 783 km ibili ditugu gure herrian zehar, horietatik 420tik gora oinez. Babak, lesioak, beroa, euria, lo falta, ziztadak, komun ataskatuak, gastro-krisiak… ez dira oztopo izan bideaz gozatzeko, elkarrekin hasteko, aberasteko, ikasteko, familia handi bat sortzeko eta elkar maitatzeko.
Harrikada, zorakeri… modu askotan definitu izan da EuskarAbentura. Orain dela 3 urte justu, hemendik 8000 kilometrotara, Atlantikoaren bestaldean, Idahon, Boisen, hasi zen garatzen EuskarAbenturaren proto-proiektua. Hasierako taldeari kide berriak gehitu zitzaizkion bidean eta lan askoren ostean honaino heldu gara.
Ametsa errealitate bihurtu da parte hartzaile guztiei esker – jzioquitar, xerpa, hodei, familia, bidelagun eta babesleak- . Denok elkarrekin zorakeri ezin ederragoa egin dugu! Mila mila esker!
EuskarAbentura espedizioaren lehen edizioaren amaierak hasiera ederrak ekarriko ditu. Hilabetez sortutako energia zurrunbiloaren hasiera, betirako harremanena, ilusio amaigabearena, milaka aukera ederren hasiera!
Hemen topatuko dituzue espedizioaren bideoak eta hemen argazki sorta ederra. Gure sareetan ere informazio gehiago topatuko duzue (Facebook, Twiter eta Instagram). Azkenik hemen aurkituko duzue espedizioak komunikabideetan izandako oihartzuna.
Bideak eta bihotzak betiko piztu ditugu! Orain deskantsatzera! Laster arte!
EuskarAbentura Elkartea
Facebooken partekatu Twitterren partekatu