EuskarAbentura 2019: Argantzun – Gasteiz – Araia

Argantzun eta Gasteiz arteko etapa, 17 kilometrokoa, ohi bezala goizean goiz hasi genuen. Subillana herrian atseden hartu eta berrindartu ostean, Mendizorrotzara arteko azken kilometroak osatu genituen. Hiri autobusetan heldu zen taldea Gamarrako igerilekuetara. Bertan senitartekoen bisita jaso zuten jzioquitarrek: besarkadaz, musuz, eta gutiziz (urdaiazpikoa, patata tortillak, tartak, amonaren gailetak…) hornitu zituzten. Gasteizko alde zaharrean Ginkana Ekologista egin genuen  Zero Zabor eta AHTrik Ez elkarteetako kideen laguntzarekin.

Arabako azken etapak, hiriburutik Araiara eraman gintuen, trenez. Goizean soziolinguistikaz aritu ginen ‘Araba eta euskara, geroz eta errima biziagoa’ izenburupean, EuskarAbentura elkarteko kide diren Ane Pedruzok eta Imanol Zabaletak gidatuta. Arratsaldean, Iñaki Viñaspre Arabako Bertso Txapelketako irabazlearen bisita jaso eta sekulako saio parte-hartzailea egin genuen hiphop, rap, beat box, dantza eta mota guztietako inprobisazio erakustaldiak konbinatuz.

  • Egilea: Andrea Martinez
  • Musika: Afu (https://www.facebook.com/Afu-614382501909136/)

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *