Orain artekoak liseritu eta bernak zaintzeko geldialdia egin dugu Garazin
Hilabete osoa emango dugu Euskal Herrian gora eta behera eta, tartean, giharrei atsedenalditxoa eman behar diegu. Eta, horretarako, Donibane Garazi baino leku hoberik? Guk ez dugu uste!
Jai Alaian daukagu basea eta inguruko larreetan gabiltza bazkaltzen, jolasten, meditazioa egiten… Alde zaharrera ere hurbildu gara eta ETB 1-eko Biba Zuek saiokoak etorri dira geugana!
Orain arte ikusitakoei buruz dabiltza gazteak asko hitz egiten: Zuberoa inguruko basoak, hanka bat Xiberuan eta bestea Baxenafarroan daukan Pagola, Larzabale eta hango ikastola, larreak… Landa gune ederrak ditu Iparraldeak, baina oso jendarte aktiboa ere bai: Pisoo, OPH, DJ Glü Glüeta Ødei rap musikariekin sekulako besta egin genuen, Xan Aire eta Robert Elissondo-rekin bertako proiektuak eta historia ezagutu ditugu eta EHZ–ko eta Bada.eus-eko lagunek beren egitekoen nondik norakoak azaltzeko tartea ere atera dute.
Bospasei egun baino ez daramatzagu espedizioan, baina oroitzapen zerrenda luzea jada. Hurrengo egunek zer ekarriko digutenaren zain… Ura, ura, ura, EuskarAbentura!
Facebooken partekatu Twitterren partekatu