120 jzioquitarrekin batera, familia urdina (elastiko urdina daramatelako soinean) osatzen duten 30 helduk ere egingo dute ibilbidea. Begiraleak, sendagileak, erizainak, gidariak, logistika arduradunak, kameralariak eta kazetariak dira.
Tankera honetako ekimenetan aldez aurretik trebatuak izan arren, hiru eguneko formakuntza berezia jasotzen dute espedizioari begira prestatzeko, eta hainbat protokolo nahiz irizpide adostu eta finkatzeko.