Iñaki Viñaspre: “Euskaraz eta gozatzen pasatu zuten tarte baten oroitzapena gorde dezaten nahiko nuke”
2019-05-08
Iñaki Viñaspre (Abetxuko, 1984) aurtengo Arabako Bertso Txapelketako irabazleak jzioquitarrentzako (eta batez ere eurekin) inprobisazio tailer bat gidatuko du uztailaren 14an Araian. Joan den urtean EuskarAbentura esperientzia probatu eta aurten errepikatu nahi du antza… Ongi etorria beti!Zergatik onartu duzu EuskarAbentura espedizioaren gonbidapena bigarrenez?
Iazkoan azken momentuko fitxajea izan nintzen, eta oso gustura aritu nintzen. Haiekin partekatu nituen orduetan, behintzat, giro oso sortzailea, partehartzailea, eta euskalduna eratu zen, eta primeran pasatu genuen.
Ze oroitzapen nagusi gordetzen duzu?
Uste nuen bakarrik nindoala, nik haiei zerbait aurkeztera. Baina den-denok hartu genuen parte, nork bere ekarpena egin zuen eta nahasketa oso polita sortu zen.
Ze asmorekin zatoz aurten? Zer planteatuko diezu gazteei?
Rap, hiphop, freestyle, break dance, beat box eta, oro har, bat-bateko jardueren inguruan ariko gara. Horregatik, ez daramat ez espektatiba ezta gidoi itxirik ere. Eurek planteatzen dutena eta nahi dutena izango da! Polita ziur! Bestela… niri begira aspertuko dira.
Argi duzu, behintzat, zein den intentzioa edo helburua?
Euskarazko rapa erakustea eta irakastea. Iaz Hodei Barrosorekin egin zuten, eta oso ondo funtzionatu zuen. Aurrekoan oso gustura egin zuten horrelako ikastaro bat Hodei Barrosorekin. Agurainera ni neu ere hurbiltzeko eskatu zidaten, eta hau errepikatu.
Zurekin partekatuko duten denbora tarte horretatik, ze irakaspen nagusi eramen beharko lukete motxilan etxera bueltan?
Euskaraz eta gozatzen pasatu zuten tarte baten oroitzapena gorde dezaten nahiko nuke. Nork bere momentua eramango du, noski. Batzuk oso gustura ariko dira dantzan, beste batzuk kantuan, eta beste batzuek begira-begira gozatu dute. Nork bere ekarpena egiten du eta hartu edo gorde ere nahi dutena gordeko dute.
2019ko jzioquitarrentzako nahi bat? Zer opa diezu?
Gure herria ezagutzen goza dezatela.
Iñaki Viñaspre iaz, Euskarabentura2018n, Agurainen egindako inprobisazio tailerrean.
Gure webgunean cookie-ak erabiltzen ditugu esperientzia garrantzitsuena emateko, zure lehentasunak eta bisita errepikatuak gogoraraziz. "Onartu" sakatzean, cookie guztiak erabiltzea onartzen du
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.