EuskarAbentura 2019: Hernani -> Irun
Jakoba Errekondo agronomo eta paisajistarekin osatu dute gaurko etapa jzioquitarrek. Azaldu duenez, gure paisaiak ez dira naturalak, gizakiaren eraginaren ondorio baizik. Sagardoaren bidetik oregano landarea, gorostia, sagastiak, baratzak, banbu inbasorea… aztertzen ibili gara. Benetako luxua!
Oiartzungo Gurutze auzoan bazkaldu ostean, Irunera heldu da espedizio-taldea, etapako 25 kilometroak beteta. Arratsaldean Gorka Moreno UPV/EHU-ko soziologia irakaslea eta Ikuspegi Inmigrazioaren Euskal Behatokiko kidearekin solasaldia izan dugu. Hizketaldia borobiltzeko Steffi (Honduras), Claudia (Honduras), Clotaire (Kamerun) eta Ibrahim (Boli Kosta) euren bizitza-istorioak partekatu dituzte jioquitarrekin. Laurak migratzaile ekonomikoak dira eta Euskal Herrian bizi dira orain.
DJ Burgueteren musikarekin dantzan agurtu dugu eguna.
- Argazkiak: Mirian Alonso