Uztailaren 1ean hasiko da Euskarabentura Atharratzen

- Euskal Herriko txoko ezberdinetako 126 gazte jzioquitarrek parte hartuko dute espedizioan eta horien artean 20 Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Zuberokoak dira, inoizko kopuru handiena.
- EuskarAbenturak EITBrekin sinatutako hitzarmenari esker, EITBk presentzia izango du ibilbidean, eta PRIMERAN plataforman udan estreinatuko diren lau saio ekoitziko ditu espedizioaren inguruan.
- Iruñeako Udala eta Irizar dira aurtengo babesle berriak.
Bi aste baina gutxiago gelditzen da Euskarabenturak zazpigarrenez ekiteko. Belaunaldi gazteen hizkuntza ohituretan eragiteko helburuarekin hasiko da espedizioa uztailaren 1ean Atharratzen eta 31ean, berriz, Getxon amaituko. Horrela, euskara oinarri izango dituen harreman berriak eraikitzen lagundu nahi du espedizioak, pauzoz pauso Euskal Herria alderik alde gurutzatzen, egunerokoaren gora-beherak bizitzen eta txoko zein eduki berriak ezagutzen dituzten bitartean.
Gazteentzat izugarria den esperientzia hori partekatzeko, PRIMERAN plataformak EuskarAbenturarekin elkarlanean, lau saio ekoitziko ditu. Debagoieneko Abao Komunikazio Agentzia (ABAO) arduratuko da jzioquitarren bizipenak ardatz izango dituzten saioak grabatzeaz; hasi aurreko sentimenduak, espedizioaren egunerokoa, lagun berriak egitea… Horrela, espediziotik kanpo dauden gazteengana heldu eta euskaldunen sareak elikatzen jarraitzea da asmoa. Lehen bi saioak uztailaren 10 eta 24ean estreinatuko dira PRIMERAN plataforman, hain zuzen espedizioak Euskal Herria zeharkatzen duen bitartean. Hirugarrena abuztuan eskainiko da eta irailean, berriz, laugarrena eta azkena.
Berrikuntzen artean kokatzen dira babesle berriak ere. Aurreko urteetako babeslei Iruñeako Udala eta Irizar enpresa batu dira. Horrela, babesle guztien ekarpen ekonomikoari esker gazteentzat koste ekonomikorik ez duen espedizioa antolatu ahal izan da beste behin.
Parte hartzaileen datuak. Guztira 126 gaztek parte hartuko dute Euskarabenturan. Errealitate linguistiko, sozial, ekonomiko eta kultural anitzekoak dira. Herrialdeka hauek dira kamiseta laranja izango duten gazteen kopuruak: bizkaiko 43 (%34,12), gipuzkoako 26 (%20,63), nafarroako 24 (%19,05), arabakp 13 (%10,32), lapurdiko 13 (%10,32), baxe nafarroako 5 (%3,97) eta zuberoako 2 (%1,59). Aurten ez da diasporako kiderekin izango. Ipar Euskal Herriko kideen parte hartze handiena du aurtengoak: 20 jzioquitar izango dira espedizioan. Taldearen gehiengoa emakumeak dira, zehazki 77 (% 61,1) eta, aldiz, gizonezkoak 49 (% 38,9). Gazteekin batera, 28 lagunek osatutako lan-talde urdina espedizioan izango da: 2 koordinatzaile, 12 xerpa (begirale), 2 xerpa laguntzaile, 2 xerpa buru, 2 mediku, 3 erizain, 2 gidari, argazkilari 1, kameralari 1 eta komunikazio arduradun 1. Aurtengoan gainera aipagarri Ipar Euskal Herriko bi kide Xerpa lanetan arituko direla. Urtero, EuskarAbenturak osasun lan talde bat abenturara etortzea nahi du, baina aurtengoan oraindik osatzeko dago. Norbaitek interesik badu elkartearekin harremanetan jartzeko deia egiten dute.
Ibilbidea. Aurreko urtean bezala Atharratzen hasiko da eta horrela espedizioa Zuberoan etapa bat gehiago egingo du EuskarAbenturak. Guztira 27 herritan pasako dute gaua: Atharratze, Maule, Pagola, Larzabale, Donibane-Garazi, Auritz, Abaurregaina, Iruña, Añana, Argantzun, Gasteiz, Izarra, Elosu, Araia, Zerain, Tolosa, Lesaka, Urdazubi, Baiona, Urruña, Donostia, Zarautz, Lekeitio, Aulesti, Gernika, Bermeo, Bilbo eta Getxo. Horien artean Abaurregaina da aurtengo espedizioan ezagutuko duten herri berria. Edonola ere, horiek eta beste hainbeste herri zeharkatuko ditu marea laranjak.
EUSKARABENTURA ESPEDIZIOA 2025 | |
Etapak egunez egun | |
UZT. 1 | ATHARRATZE |
UZT. 2 | ATHARRATZE – MAULE |
UZT. 3 | MAULE – PAGOLA |
UZT. 4 | PAGOLA – LARTZABALE |
UZT. 5 | LARTZABALE – D. GARAZI |
UZT. 6 | D. GARAZI (BUSA) – ORREAGA – AURITZ (OINEZ) |
UZT. 7 | AURITZ – ABAURREGAINA |
UZT. 8 | ABAURREGAINA – LARRASOAÑA (BUSA) – IRUÑEA (OINEZ) |
UZT. 9 | IRUÑEA (BUSA) – ILUNDAIN – IRULEGI – ILUNDAIN (OINEZ) – AÑANA (BUSA) |
UZT. 10 | AÑANA- ARGANTZUN |
UZT. 11 | ARGANTZUN – GASTEIZ |
UZT. 12 | GASTEIZ |
UZT. 13 | GASTEIZ (OTOGOIEN) – IZARRA |
UZT. 14 | IZARRA – ELOSU (OINEZ) – ARAIA (BUSA) |
UZT. 15 | ARAIA – ZERAIN |
UZT. 16 | ZERAIN – BEASAIN (OINEZ) – TOLOSA (TRENA) |
UZT. 17 | TOLOSA |
UZT. 18 | TOLOSA – OIARTZUN (BUSA) – LESAKA (OINEZ) |
UZT. 19 | LESAKA – URDAZUBI |
UZT. 20 | URDAZUBI – AMAIUR (OINEZ) – BAIONA (BUSA) |
UZT. 21 | BAIONA (TRENA) – MIARRITZE – URRUÑA (OINEZ) |
UZT. 22 | URRUÑA (OINEZ) – HENDAIA – DONOSTI (TRENA) |
UZT. 23 | DONOSTI |
UZT. 24 | DONOSTI – ZARAUTZ |
UZT. 25 | ZARAUTZ (OINEZ) – DEBA – LEKEITIO (BUSA) |
UZT. 26 | LEKEITIO – AULESTI |
UZT. 27 | AULESTI – GERNIKA |
UZT. 28 | GERNIKA |
UZT. 29 | GERNIKA – BERMEO |
UZT. 30 | BERMEO (OINEZ) – BAKIO – BILBO (BUSA) |
UZT. 31 | GETXO |