Nafarroan sartu zen atzo EuskarAbentura, Zuberoa eta Behe Nafarroan 57km egin ostean. Elkar ezagutzen eta taldea egonkortzen doa, baita herriz herri ezagutzen dugun proiektu berri bakoitzarekin aberasten ere.  

Uztailaren 1ean Atharratzen hasi genuen espedizioa, ez gara ordukoak, ordea. Kilometroetako elkarrizketek, talde dinamikek eta jolasek, ireki eta lagun berriak egiteko aukera eskaini die jzioquitarrei. Pixkanaka espedizioaren egunerokotasuna barneratzen goaz, ikasten, eta hala, modu kolektiboagoan lan egiten.

Atharratze, Maule, Pagola, Larzabale, Donibane Garazi, Orreaga eta Auritz ezagutu ditugu, eta bertan, baita hamaika proiektu interesgarri ere. Prefosta espazioa bisitatu genuen, Altxa Lilikoekin barre egin eta liluratu, eta Gaia Elkarteko kideekin, berriz, ederki izerditu herri kiroletan. Pagolako maskaradarekin gogoz dantzatu genuen, Aretarekin landa eremuko proiektuak abiatzeko ausardiaz aritu ginen eta Gartxot ekimeneko kideekin transmisioaren garrantziaz. Mamiz beteriko sei egun luze.

Atzoko egunez lehen kilometroak Nafarroan eginda Zubiri eta Iruña ditugu hurrengo geltoki. Guk ere bisita azkarra egingo diegu San Ferminei, eta jarraian Araban sartuko. Egunez eguneko urratsen berri izan nahi baduzu, jarraitu EuskarAbenturaren sare sozialetan, eta noski, elkarbanatu!