BERRIAK
EuskarAbentura Gasteizera iritsi da!
Izugarri sargoria izan da gaurko eguna ere! Iragarpenek hala zioten eta, horregatik, hirugarren egunez, goizeko 6:00tan jo du iratzargailuak Argantzunen. Kostata, baina jaiki dira jzioquitarrak eta, traste guztiak jaso eta gosaldu ostean, 7:00tan abiatu dira espediziokideak Gasteizerantz.
17 kilometroko etapa izan da, eta nahiko laua, aurreneko malda izan ezik. Lau ordu eta erditan osatu dute, eta eguerdia aurretik iritsi dira Arabako hiriburuko Los Herran institutura. Trasteak utzi, bazkaldu, eta La Gamarrako igerilekuan freskatzera joan dira gazteak.
Facebooken partekatu Twitterren partekatu