San Ferminei hasiera heman die EuskarAbenturak

Uztailak 7, San Fermin eguna, eta jziooquitarrak Nafarroan. Ezin izan dute tradizioa albo batera utzi, nahiz eta goizean, ia egunero bezala, etapa gogorra izan duten. Betiko lez, goizean goiz esnatu eta 8etako ekin diote ibilbideari. Lekarozetik Bertizerako ruta egin dute, tarteka Xerpa den Aitor Salaberriak, azalpenak eman dizkie gazteei hizkuntza eta naturaren arteko loturari buruz.

Arratsaldean, San Ferminei ohore eginez, pregoia eta txupinazoa izan dute jzioquitarrek. Bazkalostean heldu dira etapatik baina, hala ere, denbora libre tartetxo bat izan dute jolasteko. Ondoren, tradizioari jarraiki, nafar alkate eta alkatesak pregoia eskeini die espedizioko kideei eta ondoren etorri ohi den txupinazoa. Inprobisatutako zezen batek bete du bere lana San Ferminen falta sumatu dutenentzat.

 

Argazkiak: Andrea Martinez