EuskarAbentura 2019: Tolosa
Tolosan eman dute gaurko eguna jzioquitarrek. Gizarte ekonomiaz aritu dira goizean Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboko Institutuko (GEZKI) Enekoitz Etxezarreta eta Jon Morandeirarekin.
Arratsaldean gazteak, euskara eta mundu digitalaz aritu dira Jone Miren Hernandez ikerlariak gidatuta. Jasotako erantzunak Eusko Jaurlaritzako Euskararen Aholku Batzordera bideratuko ditu. Jzioquitarrak hiru taldetan banatu ditu: ikerlariak, eragilerrak eta untsariak. Talde bakoitzak funtzio bat izan du; ikerkariek IKT gailuak zertarako erabiltzen dituzten aztertu behar izan du, eta erabiltzen dituztenen artean zeintzuk diren euskarazkoak. Eragilerrek euskaldun erreferenteak aukeratu behar izan dituzte, arlo desberdinetan ezagunak direnak. Untsariek, berriz, euskararen erabilera sustatzeko sare sozialak, aplikazioak eta ekimenak proposatzeko misioa izan dute.
Eguna borobiltzeko Glaukoma (band)eko Juantxo Arakamarekin bertatik bertara solasean aritzeko aukera izan dute. Bihar Hernanira!
- Argazkiak: Mirian Alonso