
Tranpa txiki bat eginda autobusez heldu gara Los Arcosera (Urantzia). Bertan hasi da benetazko etapa. Vianara arteko 19 kilometroak gaindituta 140 km-ko motxila daramagu jada soinean, hori da sasoia! Ruben Sanchez bertsolariaren bisita izan dugu arratsaldean. Zurrumurruen kontra bertsotan aritu gara berarekin. Tutu malgu-bainu kolektiboarekin eman diogu amaiera egunari.
- Egilea: Mirian Alonso