Zubiritik Iruñara arteko etapa berezia izan zen oso. Iazko jzioquitarrak lagunduta egin genuen, belaunaldi arteko egunetako bat izan zen. Iruñara heltzean Nafarroa Oinezeko erromerian hainbat kilometro gehitu genizkion jada egindakoei.

Garesen Korrikaren lekukoak ongietorria eman zigun eta Koldo Colomo Udaleko euskara teknikariak Nafarroako errealitate soziolinguistikoaren berri eman zigun. Ekiloreen artean Lizarrara heldu ginen. Maitasun handiko etapa izan zen, izan ere, 30 boteredun izendatu ziren eta hauek euskarari eusteko konpromisioa hartzeaz gain, nahi beste besarkada eta musu emateko boterea izan zuten egun osoan zehar. Bihotza masailean marraztuta pasa zuten eguna.

  • Musika: Zetak
  • Egilea: Andrea Martinez