EuskarAbentura 2019: Tolosa

Sorry, this entry is only available in Basque and European Spanish. For the sake of viewer convenience, the content is shown below in this site default language. You may click one of the links to switch the site language to another available language.

Tolosan eman dute gaurko eguna jzioquitarrek. Gizarte ekonomiaz aritu dira goizean Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboko Institutuko (GEZKI) Enekoitz Etxezarreta eta Jon Morandeirarekin. Arratsaldean gazteak, euskara eta mundu digitalaz aritu dira Jone Miren Hernandez ikerlariak gidatuta. Jasotako erantzunak Eusko Jaurlaritzako Euskararen Aholku Batzordera bideratuko ditu. Jzioquitarrak hiru taldetan banatu ditu: ikerlariak, eragilerrak eta untsariak. Talde bakoitzak funtzio bat izan du; ikerkariek IKT gailuak zertarako erabiltzen dituzten aztertu behar izan du, eta erabiltzen dituztenen artean zeintzuk diren euskarazkoak. Eragilerrek euskaldun erreferenteak aukeratu behar izan dituzte, arlo desberdinetan ezagunak direnak. Untsariek, berriz, euskararen erabilera sustatzeko sare sozialak, aplikazioak eta ekimenak proposatzeko misioa izan dute. Eguna borobiltzeko Glaukoma (band)eko Juantxo Arakamarekin bertatik bertara solasean aritzeko aukera izan dute. Bihar Hernanira!
  • Argazkiak: Mirian Alonso
   

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *