MATERIAL ARDURADUN / GIDARI LAN POLTSA
EuskarAbentura Espedizioa 2022

ESKAINTZA:
Kontratua: uztailaren 1etik 31ra

Gutxi gorabeherako soldata: 1500€ gordin

ZEREGINAK:
– Espedizioko ibilgailuen ardura: mantenua, gasolina…
– Suertatzen diren bidai behar guztiei erantzun: etapa egin edo amaitu ezin duten gazteak behar bada jaso eta etapa amaierara eraman.
– Zamalanak: egunero motxilak furgonetan kargatu eta deskargatu, furgonetako ordena mantendu. 
– Material arduraduna: materialaren kontrola eraman, arduradunari falta den materialaren berri eman… 

EZINBESTEKO BALDINTZAK
– Gutxienez B gidabaimena izatea. Bestelakorik izatekotan zehaztu, mesedez.

Disponibilidadea: uztailaren 1etik 15era edota uztailaren 16tik 31ra erabat libre egotea.
*LEHENTASUNA izango dute hilabete osoko disponibilidadea duten pertsonek.
Ekainaren 18-19ko asteburua libre egotea, espedizioan parte hartuko dugun langile eta antolatzaileen topaketa egingo da.
Euskara jariotasunez hitz egitea.

BALORATUKO DA (baina ez da ezinbestekoa izango):
– Gazteleraz edota frantsesez jariotasunez hitz egitea.

– Eskarmentua: udalekuetan, kanpamentuetan edo gazteekin egindako ekintzetan.

 

 HAUTAGAITZA BIDALI HEMEN 

EPEA MARTXOAK 11