2021ARGAZKIAKBERRIAKMULTIMEDIA
Hasi da EuskarAbentura!
2021eko espedizioa hasi da gaur Urruñan. Baina, horren aurretik partehartzaile guztiei PCR frogak egin zitzaien eta antigeno testak egunean bertan osasun segurtasuna bermatzeko.
Urruñan muntatu dugu espedizioaren lehen kanpalekua, ia lehen egun osoa ‘lur hartzen’ pasatu dugu baina, ondo pasatzeko denbora ere izan dugu. Bost egun igaroko ditugu lehen kanpaleku honetan, uztailaren 6 arte. Urruñan bukatu ostean Lekaroz-era abiatuko gara eta uztailaren 11an emango diogu amaiera espedizioaren lehen txandari Lekarozen.