Etapa gogor eta ederrenetako bat izan da Araia eta Zerain artekoa. Mendi-etapa izan da, Aizkorri-Aratz parke naturalean zehar. San Adriango pasabidetik igarota sartu gara Gipuzkoan. Hortik aurrera maldan beherakoa izan da ibilaldia, Zegamaraino. Bertan bazkaldu dugu, hortik azken kilometroei aurre egiteko.
Zerainera heltzean herritarrak zain genituen. Goizeko 10:00etatik guretzako afaria sukaldatzen egon dira. Lumagorriren oilaskoak, Euskaberreko arrautzak, Mutiloa herritik ekarritako sukalde-tresnak… komunitate oso bat elkarlanean! Okurritzen zaizue ongietorri hobeagorik? Herri eta jende benetan polita Goierriko txoko honetakoa! Mila mila esker!
- Egilea: Mirian Alonso