LEHEN ASTEA EGINDA SAKANAN SARTUKO DA LEHEN ALDIZ EUSKARABENTURA
Atzean gelditu dira uztailaren 1eko lotsa eta urduritasunak. Dagoeneko Euskal Herriko zein diasporako 130 jzioquitarrek euskararen bidean 85 kilometro egin dituzte, euskararen hamaika errealitateren kontzientzia hartzen hasi dira eta indartsu daude abenturarekin jarraitzeko.
Atharratze, Maule, Pagola, Larzabale, Donibane Garazi eta Baigorri atzean utzita uztailaren 6ean EuskarAbentura Iruñeara heldu zen. Espedizioaren orain arteko balorazioaz galdeginda antolatzaileek “oso ona” dela adierazi dute eta “oso pozik” daudela azpimarratu. Bero iragarpenak direla eta ordutegiak moldatu eta goizago abiatu behar izan badira ere “gogoko lekuan aldaparik ez” dela azaldu dute koordinatzaileek.







Jzioquitarrek, berriz, etapetan aldaparen bat edo beste sufritu badute ere, harro daude egindako bideaz eta ilusioz daude hurrengo egunek ekarriko dutenaz disfrutatzeko. Eguneko ibilbidearen erronka gainditzeaz gain gainera, askorentzat espedizioak bestelako ekarpena ere egin die; bada txalaparta ikasten hasi denik, hilabete osoa etxetik kanpo emango duenik edo zuberoa lehen aldiz ezagutu duenik. Eta askorentzat, aurreneko aldia da arnasgune batean bizitzeko aukera dutela.
Pausoak jarraituta Iruñeara heldu da EuskarAbentuta eta bertan Nafarroako Gobernuak, Euskarabideak eta Iruñeako udalak egin dio harrera. Ana Ollok, Nafarroako Gobernuko ordezkariak, espedizioaz gozatu eta euskararen eremua, euskararen herria aldarrikatzera gonbidatu ditu gazteak. Aitziber Campion, udaleko euskara, hezkuntza eta herritarren partaidetza zinegotziak, berriz, euskararen herriaren hiriburura ongi etorria eman die jzioquitarrei eta baita eskerrak eman EuskarAbentura inspiratzaile izateagatik.
Iruñeatik abiatuko dira gaur gazteak eta aurreneko aldiz Sakanan murgilduko dira kilometro, txoko eta kontu berriak deskubritzeko. Eguraldi iragarpenak ibilbidea egokitzera behartuko baditu ere, ederki zukutuko dute euskararen bidea jzioquitarrek.
Facebooken partekatu Twitterren partekatu