900. urteurrena betetzen ari da aurten Gares, eta zinez zapore historiko handiko herria da! Arga ibaia zubi erromanikoaren gainetik zeharkatuta ekin diote bederatzigarren etapari espediziokideek, eta beste ibai garrantzitsu baten alboan altxatako herria izan dute helmuga: Lizarra, Ega ibaiaren bazterrean. 

Mañeru, Zirauki eta Lorka zeharkatu ditu bideak gaurkoan. Iturri bakoitza eta itzal guztiak probestu dituzte jzioquitarrek kantiplorak betetzeko eta eguzkitik babesteko. Zangoetan beste 22 kilometro pilatu ondoren iritsi dira Lizarrara, eta Ega ibaian bainu freskagarri bat hartuta ospatu dute! 

Bazkalostean, bestalde, pare bat orduko tarte librea izan dute herri kaskoa ezagutzeko, izozki bat jateko edota Los Llanos-eko belardian etzanda lo kuluxka egiteko. 

Nekatuta joan dira lotara, izan ere, 20na (edo gehiago!) kilometroko lau etapa egin dituzte aurreko egunetan! Bederatzigarren hau izan da, bestalde, Araban sartu aurreko azkeneako, bihar Añanara iritsiko baitira. 

Argazkiak: Andrea Martinez