Goizeko lauretan esnatu dira jzioquitarrak gaurko irteerarako. Kontrabandisten ibilbidea egin dute beste garai batzuetan egiten zuten bezala. Goizeko lauretan esnatu, aurreko gauean prestatu zituzten motxilak hartu eta segituan irten dute Alduderantz.

Hasiera baten eguraldi nahiko ona egingo zuela zirudien baina, bat-batean zaparrada hasi eta ez da gelditu ia-ia Aldudera heldu arte. Baina zailtasun nagusia iluntasuna izan da, argitu arte behintzat; gero, behe-lainoa  izan da oztopo. Goizean goizetik izan dute jzioquitarrek behe-lainoa lagun. Oso zaila egiten zen momentu batzuetan aurreko taldea ikustea, eta bideari ongi jarraitzea. Baigorrira oinez jarraitzea zen asmoa baina, eguraldia dela eta Alduden autobusa hartu eta ibilaldia hasi duten tokira bueltatu dira, Lekarozera.

Bazkaldu, dutxa bero bat hartu eta lo pixka bat egin ahal izan dute gaurkoan jzioquitarrek. Arratsalde lasaia izan dute gaurkoan, ez dute bisita berezirik izan eta, horren ondorioz, Elizondora joan dira arratsalde pasa.

Eguna ezin hobeto bukatu dute masaia tailer batekin.

Argazkiak: Andrea Martinez