Berezia izan da gaurko eguna, etapa benetan gogorra izan dugu. Larrunera (905m) igo gara Urruñatik.

Ibilbide hasieran, Urruñako herriko etxean geldialditxo bat egin dugu. Bertan euskara delegatuak eta alkateak harrera egin digute eta hitz benetan politak eskaini dizkigute. Ondoren, ibilbidearekin jarraitu dugu, benetan ibilbide gogorra; 890 metroko desnibela, beroa eta eguzkia gogor joka.

Bihar Euroeskualde-ko hainbat ordezkari datoz Euroeskualdeari buruz hitz egitera, nola sortu zen, zein den erakundearen egitura, zein den eginkizuna eta zein helbururekin sortu zen. Horrekin bukatuko da gure kanpaldia Urruñan eta Lekaroz-era ekingo diogu arratsaldean.

Argazkiak: Andrea Martinez