EuskarAbentura 2021 – Parte-hartzaileen zerrenda

 

Espediziorik gabeko urte baten ostean gure elkartea EuskarAbenturaren hirugarren edizioa antolatzen saiatu da azken hilabeteotan: jatorri anitzeko 120 gaztez osatutako 31 eguneko espedizio bat. Zoritxarrez, gaur egun bizi dugun egoera kontuan izanik eta indarrean dauden neurri eta gomendioak errespetatuz, aurtengo udako aisialdi eskaintza moldatu behar izan dugu:

EuskarAbentura 2021ek KANPALDI formatua izango du, BI TXANDATAN banatuko da eta txanda bakoitza bi kanpamentu basetan kokatuko da, haietako bakoitza lurralde ezberdin batean:

  1. Kanpaldia uztailaren 1etik 11ra
  2. Kanpaldia uztailaren 16tik 25era
    *OHAR GARRANTZITSUA: gerta liteke kanpaldien datetan aldaketa txikiak gertatzea.

Kanpaldi bakoitzean 40tik 60rako gazteko taldeak eramaten SAIATUKO GARA. Taldearen kopurua beharko ditugun instalazioen aforoen araberakoa izango da. Tamalez oraindik EZIN DUGU talde bakoitzaren gazte kopurua %100ean berretsi.

Horregatik guztiagatik, hona hemen EuskarAbentura 2021eko hautatuen zerrendak: kanpaldi bakoitzeko zerrenda bat. Datozen asteetan berretsiko dugu zein izango den kanpaldien parte-hartzaile kopurua.  Hautatuak zerrendaren hurrenkeran sartuko dira eta kanpoan geratzen direnak itxaron zerrendan geratuko dira.

Hautatu guztioi ZORIONAK!

Eta mila esker beste urte batez zuen hautagaitza bidali duzuen GAZTE GUZTIOI eta datorren urtean parte-hartzeko aukera izango duzuenei beste behin saiatzera animatzen zaituztegu!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude