EuskarAbentura 2019: Donibane Lohitzune –> Miarritze –> Baiona

Lapurdiko kostaldearen edertasunarekin gozatu galanta hartu dute gaurkoan jzioquitarrek. Donibane Lohitzunetik abiatu eta berehala heldu diote Itsasbazterreko Xenderari. Getaria eta Bidarte zeharkatu dituzte Miarritzeranzko bidean, surflariz betetako hondartzak bata bestearen atzetik elkarlotuz. Miarritzen bertan bazkaldu eta autobusez egin dute jauzi Baionara. Hain justu Baiona Tipian elkartu dira Bizi! mugimendu altermundistako kideekin, eta halaxe eman dute arratsaldea: krisialdi ekologikoari loturiko datu dramatikoak eguneratzen baina, baita ere, alternatiba posibleak eztabaidatzen.

Argazkiak: Mirian Alonso

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude