EuskarAbentura 2019: Tolosa –> Hernani

Gipuzkoaren bihotzean beste 22 kilometro egin dituzte gaur EuskarAbentura espedizioko kideek. Tolosatik abiatu dira goizean goiz, xiri-miri fin batek lagunduta, eta herrian hain enblematikoa den Triangelu plaza zeharkatuta egin dute iparralderantz. Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkea zuten helmuga (13km): euskalgintzaren, herrigintzaren eta euskarazko kulturgintzaren erreferentziazko gunea. Martxelo Otamendi zuzendariak gidatuta, Berria egunkariko erredakzioa ezagutu dute; Euskaltzaleen Topagunea-ko Manuel Morenok ere hartu ditu; Imanol Larrearen bitartez jakin dute Soziolinguistika Klusterraren berri; eta Lanku Kultur Zerbitzuak-eko Marta Agirrezabalak ere erakutsi die euren egoitza. Parkean bertan bazkaldu eta berrindartuta, etapako azken 9 kilometroei heldu diete Hernaniraino. Beste hitzordu garrantzitsu bat zuten bertan zain, kasu honetan Hiruki Larrosa Kolektiboa-ko kideekin. Sexu, genero, identitate nahiz desira aniztasunaren inguruan hausnartzeko dinamika prestatu dute gazteentzat, eta ideia oso interesgarriak atera dira hartueman horretatik.

  • Argazkiak: Mirian Alonso

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude