EuskarAbentura 2019: Pagola –> Jutsi

Eta beste bat! Gaurkoa ez da izan luzeena, 8 kilometro besterik ez, baina malda gogorren bat edo beste gainditu behar izan dute jzioquitarrek. Zuberoa eta Behe Nafarroa arteko muga gurutzatuta, Jutsira heldu da taldea. Bertako ezker paretan finkatu dute gaurko ‘kanpalekua’ eta leku berean elkartu dira, arratsaldez, Ipar Euskal Herri barnealdean bizi eta lan egiten ari diren hainbat lagunekin. Tartean, Joana Hoki (Azia Elkarteko kidea), Kaiet Barberarena (Euskal Laborarien Batasuna sindikatuko partaidea), Joana Duhalde (Kanaldude Telebistako langilea), Jean Claude Aguerre (Pagolako pastoraleko kidea), Gexine Tikoipe (Gazi Gose katering enpresaren sortzailea) eta Leire Bidart (Lakarrako Ttinka haurtzaindegiko zuzendaria, Baxe Nafarroako aurreneko haurtzaindegi euskalduna). Jzioquitarrak haiekin solastu dira, eta zalantzak argitzeko galderak luzatu dizkiete. Ikasten! Egilea: Mirian Alonso

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude