EuskarAbenturazaletasuna kutsatzen

Jzioquitarrak zarete zeuen azalean bizi izandako esperientziaren enbaxadore onenak. Nor bestela? Horregatik, 2018ko uztailean aurreneko EuskarAbenturan parte hartu zuten hainbat espediziokidek euren oroitzapenak, aldez aurreko kezkak, gomendioak, argazkiak, bideoak… partekatu dituzte adin nahiz eskualde bereko beste gazte askorekin.

Bizitakoa kontatu dute: abenturaren alderdi praktikoak, teknikoak, ikusitakoak, ikasitakoak, nekeak, goraldiak… Baina baita barrurago, azal azpian gertatzen diren gauza horiek ere: adiskide berriak, halako esperientzia bizi-bizi batek sortzen duen talde zentzua eta kohesioa; kolore guztietako malkoak eta algarak.

Guztira 75 jzioquitar aritu dira egunotan Euskal Herriko 28 ikastetxetan barrena EuskarAbenturazaletasuna kutsatzen. Araban 4 zentrotan egin dituzte aurkezpenak, Bizkaian 12tan, beste 5etan Gipuzkoan, eta baita Nafarroako 7 ikastetxetan ere. Zuei esker, jzioquitar komunikatea zabaltzen ari da!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude