Atzo, uztailak 1, EuskarAbentura espedizioa osatzen duten 140 lagunak – 16-17 urte bitarteko 110 gazte eta 30 helduz osatutako lan-taldea – Maule-Lextarren batu ziren abenturari hasiera emateko. Autobusak Euskal Herriko hiriburuetatik abiatu ziren lehen orduan eta eguerdian EuskarAbenturaren parte-hartzaileak Zuberoako hiriburuan elkartu ziren. Bazkal ostean kamiseten laranja koloreak Mauleko kiroldegia hartua zuen.Urduritasun eta ilusioarekin bat egin zuten abenturakideak, eguerdian, Maule–Lextarren. Zuberoako ekhiak gogotik berotu zuen giroa. Heldu bezain pronto hamarreko taldeetan banatu ziren, bakoitza bere xerparekin (begiralearekin)antolakuntza errazte aldera. Lehen bazkarian sortutako zaborra behar den moduan sailkatu eta pisatu zen, izan ere, espedizioak sortutako zabor kantitatea neurtzeko asmoa dago. Bazkalosteko solasaldian egitasmoaren nondik norakoak azaldu ziren: elkartea, lantaldea, helburuak, plangintza, ibilbidea, babesleak… Elkar ezagutzeko dinamikekin izotza apurtzen hasita, espedizioaren kamiseten banaketak kolorea erantsi zion taldeari, laranja bizia gazteen artean, eta urdin argia helduentzako. Arratsaldean herriko plazarako bidea hartu zuen espedizioak, herritarren harridurarako; irribarreak eta agurrak nonahi.Gaur 08:30ean lehen etapari ekingo dio taldeak; 21,2 km eta + 700 metroko desnibela du aurretik. Andurain gaztelua atzean utzita, Ühaitzandi ibaiak zehaztuko du norabidea hasieran. Aurrera egin ahala bidean ez galtzeko Muskildi herriko Popol Bosq eta Onizepeako Francoise Camus bidalgun izango dituzte. Jutsira iristean espedizioaren antolaketarekin jarraituko dute, gazteei askotariko protokoloak azalduz. Bihar EuskarAbenturak Iparraldeko lurretan barna jarraituko du Donibane-Garazirako bidean, eta etzi, uztailak 4, Pirinioak zeharkatuz Nafarroa aldera iritsiko da, Done Jakue bidea jarraituz Orreagaraino.EuskarAbentura espedizioa uztailaren 31ra arte luzatuko da eta Getxon (Bizkaia) bukatuko da 483 kilometro oinez eta orotara 783 km, dozenaka bidelagun egin ondoren eta, milaka esperientzia jaso eta gero. Euskal Herriko eta diasporako hamaika txokotako 16-17 urte bitarteko 110 gazte batu dira taldera. Gazteen gehiengoa, %43, bizkaitarra da (48 gazte), %21 nafarra (23 gazte), %19 Gipuzkoatik etorriko da (20 gazte) eta %13 Arabatik (14 gazte). Zuberoa, Lapurdi eta Behe-Nafarroatik gazte bana etorri da eta diasporatik bi; bat Washingtondik eta bestea Patagoniatik. Gazteen %65 emakumeak dira, 72 neska eta 38 mutil. Parte hartzeko proiektu bat egin behar izan zuten, eta lan onenen egileek dohainik ari dira parte hazrten espedizioan.EuskarAbentura izen bereko irabazi asmorik gabeko elkarteak sortutako ekimena da. Euskal Herriko txoko desberdinetako 10 gaztek osatzen dute elkartea eta ia hiru urte eman dituzte egitasmoari forma ematen, borondatez.Espedizioa aurrera ateratzeko erakunde desberdinen laguntza ezinbestekoa izan da: Akitania-Euskadi-Nafarroa, Euroeskualdea, BBK, Euskaraldia, Euskaltel, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Foru Aldundiak, Getxoko, Donostiko, Bilboko eta Gasteizko Udalak, Kaiku, Ausolan, Euskaraldia, Eusko Ikaskuntza, Jaso Fundazioa… besteak beste.Euskarabentura Elkarteak abentura jarraitzeko eta elkarrekin gozatzeko gonbidapena luzatu nahi du. Informazio gaurkotuena sarean egongo da eskura: euskarabentura.eus webgunean eta Facebook, Twitter eta Instagram-en @euskarabentura profilak jarraituz.
Gure webgunean cookie-ak erabiltzen ditugu esperientzia garrantzitsuena emateko, zure lehentasunak eta bisita errepikatuak gogoraraziz. "Onartu" sakatzean, cookie guztiak erabiltzea onartzen du
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.