2019ARGAZKIAKMULTIMEDIA
EuskarAbentura 2019: Deba –> Zestoa
Oinezko etaparik gabeko eguna izan da. Espedizio-kideak Deba agurtu eta autobusez mugitu dira Zestoara. Historiaurrea ezagutzen, ulertzen eta sentitzen eman dute goiza Ekainberri Museoko lagunei esker. Gure arbasoen labar artea ezagutu dute, baita praktikatu ere, eta sua egiteko nahiz ehizatzeko tailerretan trebatu dira. Arratsaldean, ordea, yoga saioa egin dute herriko frontoian, Bingen Esturo adituak gidatuta. Aipamen berezia merezi du, zentzu horretan, Zestoako Udalaren eskuzabaltasunak, frontoiaren eraberritzearen osteko aurreneko jarduera jendetsua izan baita yoga tailer hau eta jzioquitarren beraien presentzia, beste edozein kirol ekitaldi baino lehen.
Argazkiak: Mirian Alonso