2019ARGAZKIAKMULTIMEDIA
EuskarAbentura 2019: Araia -> Zerain
Etapa gogor eta ederrenetako bat izan da Araia eta Zerain artekoa. Mendi-etapa izan da, Aizkorri-Aratz parke naturalean zehar. San Adriango pasabidetik igarota sartu da taldea Gipuzkoan. Hortik aurrera maldan beherakoa izan da ibilaldia, Zegamaraino. Bertan bazkaldu, eta azken kilometroei aurre egin diete espedizio-kideek.
Zerainera heltzean herritarrak zain zituzten. Goizeko 10:00etan hasi baitziren EuskarAbenturazaleentzako herri-afari oparoa prestatzen. Lumagorri oilaskoak, Euskaber arrautzak, Mutiloa herritik ekarritako sukalde-tresnak… komunitate oso bat elkarlanean! Okurritzen zaizue ongietorri hobeagorik? Herri eta jende benetan polita Goierriko txoko honetakoa! Mila mila esker!
- Egilea: Mirian Alonso