HAUTAGAITZAK 2025

BALDINTZAK DESKARGATU

IZEN-EMATE FORMULARIOA

PROIEKTUEN FORMATUAK

HISTORIKOA

Gaia ikuspuntu historiko batetik garatuko da, behar bezalako dokumentazio eta informazio iturriak erabiliz.

 

Dokumentuak hurrengo ezaugarriak errespetatu beharko ditu:

  • Luzera: 3-5 orrialde (portada aparte)
  • Hizkuntza: Euskara
  • Anexorik ez
  • Formatua: PDF
  • Tipografia: Times New Roman 12
  • Lerroartea: 1,5
  • EZ idatzi egilearen izena dokumentuaren barruan
  • Artxiboa izendatu honela: Abizen1+Abizen2_Izena (MartinezLopez_Amaiur)

ADI! KASU! Baldintza hauek betetzen ez dituzten proiektuak zuzenean baztertuak izango dira, ez dira ebaluaziora bidaliko eta ez dira parte-hartzaileen hautaketan kontuan hartuko.

LITERARIOA

Partaideak idazki literario original bat aurkeztu beharko du, ipuin, olerki, antzezlan edo bere hautuko beste edozein generotakoa, betiere aurten proposatutako gaiaren inguruan.

 

Dokumentuak hurrengo ezaugarriak errespetatu beharko ditu:

  • Luzeera:
    • Prosa: 3-5 orrialde
    • Bertsoa: 3 orrialde
  • Hizkuntza: Euskara
  • Formatua: PDF
  • Tipografia: Times New Roman 12
  • Lerroartea: 1,5
  • EZ idatzi egilearen izena dokumentuaren barruan
  • Artxiboa izendatu honela: Abizen1+Abizen2_Izena (MartinezLopez_Amaiur)

ADI! KASU! Baldintza hauek betetzen ez dituzten proiektuak zuzenean baztertuak izango dira, ez dira ebaluaziora bidaliko eta ez dira parte-hartzaileen hautaketan kontuan hartuko.

IKUS-ENTZUNEZKOA

Proposatutako gaietako batetik abiatuta, parte-hartzaileak ikus-entzunezko lan bat idatzi, ekoitzi eta editatu beharko du. Lana fikziozkoa, dokumentala edo esperimentala izan daiteke.

 

Ikus-entzunezko proiektua aurkezteko bi dokumentu bidali beharko dituzu, hurrengo ezaugarriak errespetatuko dituztenak:

1. Bideoa

  • Iraupena: 2-5 minutu
  • Generoa: dokumentala / fikzioa
  • Hizkuntza: Euskara
  • Formatua: MP4 edo AVI eta WETRANSFER esteka batean bidali
  • Artxiboaren izena: abizena+izena+obra
  • EZ idatzi egilearen izena dokumentuaren barruan
  • Artxiboa izendatu honela: Abizen1+Abizen2_Izena (MartinezLopez_Amaiur)

2. Azalpen testua

  • Luzeera: 2-3 orrialde (+ portada)
  • Edukia: ekoizpen prozesuaren azalpena. Erabilitako balia-bideak, gaiaren hautaketaren zergatia, izandako zailtasunak…
  • Hizkuntza: Euskara
  • Formatua: PDF
  • Tipografia: Times New Roman 12
  • Lerroartea: 1,5
  • EZ idatzi egilearen izena dokumentuaren barruan
  • Artxiboa izendatu honela: Abizen1+Abizen2_Izena (MartinezLopez_Amaiur)

ADI! KASU! Baldintza hauek betetzen ez dituzten proiektuak zuzenean baztertuak izango dira, ez dira ebaluaziora bidaliko eta ez dira parte-hartzaileen hautaketan kontuan hartuko.

MUSIKALA

Gaiak inspiratutako obra musikal original bat konposatu beharko du partaideak.

* Abesti ezagunen bertsioak onartuko dira BAINA konposizio musikal originalek balorazio hobea jasoko dute.

 

Proiektu musikala aurkezteko bi dokumentu bidali beharko dituzu, hurrengo ezaugarriak errespetatuko dituztenak:

1. Audioa

  • Luzeera: 2-8 min
  • Hizkuntza: Euskara
  • Formatua: MP3 edo AVI eta WETRANSFER esteka batean bidali
  • Artxiboa izendatu honela: Abizen1+Abizen2_Izena (MartinezLopez_Amaiur)

2. Azalpen testua

  • Luzeera: 2-3 orrialde (+ portada)
  • Edukia: Obraren azalpena + Partitura/Hitzak
  • Hizkuntza: Euskara
  • Formatua: PDF
  • Tipografia: Times New Roman 12
  • Lerroartea: 1,5
  • EZ idatzi egilearen izena dokumentuaren barruan
  • Artxiboa izendatu honela: Abizen1+Abizen2_Izena (MartinezLopez_Amaiur)

ADI! KASU! Baldintza hauek betetzen ez dituzten proiektuak zuzenean baztertuak izango dira, ez dira ebaluaziora bidaliko eta ez dira parte-hartzaileen hautaketan kontuan hartuko.

PLASTIKOA

Teknika librea erabiliz (margolana, collage, eskultura, argazkilaritza…) jorratu ezazu gogokoen duzun gaia.

 

GOGORATU!
Beranduenez martxoaren 5rako
artelan originala hurrengo helbidera iritsi behar da eta postaz bidaliz gero beranduenez martxoaren 10rako.

EuskarAbentura Elkartea
Errotatxu Industrialdea (GetxoGaso) Z.G
48993 – Getxo
Gasolindegiko dendan utzi
* Aurkeztutako proiektuak ezingo dira berreskuratu.

 

Proiektu plastikoa aurkezteko hiru dokumentu bidali beharko dituzu, bata fisikoki eta beste biak formularioaren bitartez, hurrengo ezaugarriak errespetatuko dituztenak:

1. Artelana (fisikoki ekarri edo korreo arruntez bidali)

  • Gehienezko tamaina: 50 x 70 x 20. Neurri horietara egokitzen ez diren proiektuak
    ez dira onartuko.
  • Materiala/teknika: Askea (beira eta manipulatzean arriskutsuak izan daitezkeen
    materialak ez erabili).
  • Ez dadila autorearen izena agertu.

2. Azalpen testua (formulario bitartez)

  • Luzeera: 2-3 orrialde (+ portada)
  • Edukia: Obraren garapenaren eta kontzeptuaren azalpena
  • Hizkuntza: Euskara
  • Formatua: PDF
  • Tipografia: Times New Roman 12
  • Lerroartea: 1,5
  • EZ idatzi egilearen izena dokumentuaren barruan.
  • Artxiboa izendatu honela: Abizen1+Abizen2_Izena (MartinezLopez_Amaiur)

3. Artelanaren argazkia (formulario bitartez)

  • Formatua: PDF
  • EZ idatzi egilearen izena dokumentuaren barruan.
  • Artxiboa izendatu honela: Abizen1+Abizen2_Izena (MartinezLopez_Amaiur)

ADI! KASU! Baldintza hauek betetzen ez dituzten proiektuak zuzenean
baztertuak izango dira, ez dira ebaluaziora bidaliko eta ez dira
parte-hartzaileen hautaketan kontuan hartuko.

SORMEN DIGITALA

Garatu ezazu aukeratutako gaiari buruzko webgune, blog, bideo-joko, aplikazio edo izaera digitalezko beste edozein sorkuntza. Garatutako produktuaren garapena azaltzen duen idazlan labur bat bidali beharko duzu. Bertan, lana ikusteko modua ere azaldu behar da: lana publikoa badago, esteka gehitu, eta lana ikusteko deskargatzea beharrezkoa bada, deskargatu ahal izateko esteka. Bestetik, posiblea den kasuetan garatutako lana osatzen duten fitxategiak ere bidali, konprimatutako fitxategi batean.

 

Sormen digitaleko proiektua egiten baldin baduzu, bi fitxategi bidali beharko dituzu, hurrengo ezaugarriak errespetatuko dituztenak:

1. Garatutako lana

  • Proiektua ikusteko edota deskargatzeko esteka azalpen testuaren baitan bidali.
  • Power Point-ak ez dira onartzen.

2. Azalpen testua

  • Luzeera: 2-3 orrialde (+ portada)
  • Edukia: produktuaren ideia, erabilitako teknologiaren azalpena, tresnaren azalpena (pantaila kapturekin) eta zailtasun nagusien ebazpena.
  • Hizkuntza: Euskara
  • Formatua: PDF
  • Tipografia: Times New Roman 12
  • Lerroartea: 1,5
  • EZ idatzi egilearen izena dokumentuaren barruan
  • EZ idatzi egilearen izena argazkian
  • Artxiboa izendatu honela: Abizen1+Abizen2_Izena (MartinezLopez_Amaiur)

ADI! KASU! Baldintza hauek betetzen ez dituzten proiektuak zuzenean
baztertuak izango dira, ez dira ebaluaziora bidaliko eta ez dira
parte-hartzaileen hautaketan kontuan hartuko.

PROIEKTUEN GAIAK 2025

BELDURRAK

Nork ez du beldur sentimendua pairatu ? Bada, guztiok izan gara, gutxi ala asko zerbaiten beldur nozbait. Jaiotzen garenetik eta gure heriotzaren egunera arte bizituko dugun sentimendu saihestesin batez ari gara, gizakiak biologikoki jaso izan duen eta esperientzia ez oso atsegin eta gogoangarrien lekuko den hortaz alegia.

 

Sarri koldarkeriarekin uztartu izan dugu beldurra sentitzea, horrenbestez, gizakiaren aurkaririk handiena beharko luke izan beldurrak. Baina ez, badu zantzu positibo bat gizabanakoarentzat, izan ere, beldurrak mehatxu eta arriskuetatik babesten gaituela azpimarratzen dute hainbatek. Hartara, arrisku egoeren aurrean zuhurtasunez jokatzea edo halako zerbaiten pareko litzateke oraingo hontan.

 

Baina guztiok al ditugu beldur berdinak? Argi dago ezetz! Gutariko bakoitzak berezko beldur hoien eraikuntzan parte hartzen du, eta fabrikazio horretan hainbat faktorek eragiten dute. Zenbait soziologok diotenez, historian zehar sortu eta beraz existitu diren beldurrei erreparatzen badiegu, lehengo eta egungo beldurrak oso bestelakoak direla esan dezakegu. Era berean, behin ta berriz, beldurra nagusitzen ari dela jakinarazten digute gizarte gatazkak, krisi ekonomikoa, adimen artifiziala… direla medio.

 

Zein da zure ikuspuntua beldurrarekiko? Egoera ezberdinetan sentitu izan dituzun beldurrek lagundu ala kaltetu egin dizutela esango zenuke? Beraz, beldurra zuhurtasunarekin ala koldarkeriarekin lotuko zenuke?

 

Zeintzuk ziren lehengo beldur ohikoenak? Zeintzuk gaur egungoak? Desberdintasunik ba al dago? Zergaitik uste duzu dela horrela? Noiz edo zein egoeretan agertzen diren lehen? Eta gaur egun?

 

Informazio iturri eta dokumentazioako iradokizunak

GIZARTEA: INDIBIDUALISTA EDO KOLEKTIBISTA

Asko gara munduan elkarbizi garenok, 8 bilioi pertsona inguru zehazki. Mundu hau gizarte egitura jakin batek osatzen du eta norbanako bakoitzak zentzu bat ematen dio jaiotzen garenetik eta ondorengoei lekukoa pasatzen zaien momentura arte. Espazio eta denbora tarte jakinetan elkarbizitzen dihardugu uneoro eta hortaz, gizaki sozialak garela esan daiteke.

 

Beraz, zein da ba gizarte edota jendarte honetan bizirauteko gakoa? Bada, ongizate sozioafektiboa egungo gizarte kohesiorako berme bihurtu da.
Baina nola ulertzen dugu guk giza-ongizatea? Gizartea bere osotasunean oso anitza da eta horren adierazle dira giza-ongizatea ulertzeko dauden ikuspegi ezberdinak. Gizarteak eta horrenbestez guk geuk sarri eztabaidatu dugun gai bat da indibidualistak ala kolektibistak ote garen edo jokaera indibidualagoekin ala komunitarioagoekin identifikatzen ote garen.

 

Zuen ustetan talde zein komunitatean antolatzen gara kolektiboaren interesei, beharrei eta eskubideei erantzuteko? Ala gainerako eta taldeen gainetik norbanakoa lehenesten dugula uste duzue? Zergaitik uste duzue jotzen dugula modu batekoak edo bestekoak izatera? Zein kasutan nabarmentze dira jokaera indibidualistak, edo kontrara, kolektibistak? Lehiakortasunak ba ote du eraginik honetan?

 

Kronologikoki egoera aldatu dela esango zenukete? Baloreen transmisioari dagokionez, elkartasunez jokatzen dugula esango zenukete? Ala geroz eta berekoiagoak ari gara bihurtzen?

 

Informazio iturri eta dokumentaziorako iradokizunak:

KLIMA ALDAKETA

Azken urteotan hainbat izan dira egindako ahaleginak klima aldaketaren inguruan kontzientzia piztu eta, gizarte bezala, horri konponbidea jartzeko egindakoak. Aldaketa klimatikoak sortutako arazoak eta sortzear daudenak behin eta berriz mahaigaineratzen ditugu, bederen dimentsio handiko ondorioen erantzule den gertakaria da eskuartean darabilguna.

 

Dagoeneko klima aldaketaren ondorioak modu ezberdinetan bizi izan ditugu, besteak beste, ekosistemak pixkanaka aldatuz doazela ikusi dugu, poloak ur bihurtzen ari direla jakinarazi digute eta muturreko fenomeno meteorologikoen lekuko izan gara; lehortze izugarriak zein prezipitazio jasangaitzak. Ibai eta aintzirek gainezka egin dute eta itsas maila igotzea ekarri du, ondorioz, populatutako herri askoren desagerpena ekarriko luke eta horrekin batera migrazio masiboak.

 

Eragina hain da nabarmena non turistok ere orain arte kontuan izan ez ditugun helmugak ezagutzeko hautua egiten dugun. Erabat aldatu dira turismo ohiturak eta lehen helmuga finkoak eta jendetsuak zirenak orain beste toki batzuengatik ordezkatu ditugu. Esate baterako, klima epeltzeak, eguzki izpi bila Kanariar Uharteetara bidaiatzen zutenen kopurua murriztu du, eta era berean, poloak nola urtzen diren bisitatzera joateko antolatutako bidaiak areagotu. Argi dago, arazo politiko eta ekonomikoen eragile da egun bizi dugun aldaketa klimatiko hau.

 

Gauzak horrela; zeintzuk dira klima aldaketa ahalbidetzen duten ekintzak? Uste duzue jabetzen garela egoeraren larritasunaz? Geure erantzukizun edota ardura dela esango zenukete? Gizabanokoon jardunbide egokiek egoeraren areagotzea ekidingo lukete? Nola irudikatzen duzue etorkizuna egoera honi konponbiderik bilatzen ez badiogu? Uste duzue fenomeno honi aurre egin diezaiokegula? Nola?

 

Informazio iturri eta dokumentaziorako iradokizunak: