LEGE-OHARRA

EUSKARABENTURA ELKARTEAREN ATARIRA SARTZEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZA OROKORRAK

1.- SARRERA

Dokumentu honetan EUSKARABENTURA ELKARTEA Interneten duen WEB gune hau Erabiltzeko Baldintza Orokorrak ezartzen dira. WEB honetara sartu ahal izateko, erabiltzaileek aurretik klausula multzo honetan agertzen diren baldintzak, ezaugarriak, jakinarazpenak, ohartarazpenak eta gainerako ohar legalak irakurri eta onartu beharko dute ezinbestez WEB honetara doan sar daiteke, eta ikusi ahal izateko ez da beharrezkoa aurretik inolako harpidetzarik edo erregistrorik egitea. Eskuragarri egon daitezkeen beste WEBGUNE batzuekin konexioak egitea eta erabiltzaileak horiek erabiltzeko modua erabilerako Baldintza Orokor hauen araberakoa izango da. Gauza bera gertatzen da web orri horiek eska ditzaketen baldintza espezifikoekin. Baimendutakoa ez den beste edozein erabilera debekatuta dago espresuki.

WEB GUNEAREN TITULARRAREN IDENTIFIKAZIO DATUAK

Sozietatearen izena: EUSKARABENTURA ELKARTEA.
Identifikazio Fiskaleko Zenbakia: G95870523
Euskadiko Elkarteak Erregistroan inskribatuta, AS/B/20870/2017 inskripzio zenbakiarekin.
Sozietatearen Helbidea: Errotatxu industrialdea z.g. (gasolindegia) 48993 Getxo (Bizkaia)
Harremanak: Erabiltzaileek EuskarAbentura Elkartea-rekin harremanetan jartzeko aukera edukiko dute. datuensegurtasuna@euskarabentura.eus posta helbidera idatziz edo ohiko postaren bidez baldintza orokor hauetan adierazitako helbidera idatzita. Aukera izango dute, halaber, 0034 688 603 799 telefono zenbakira deitzeko.

2.- ZERBITZUAK ESKAINTZEN DITUENAREN ESKUBIDEAK ETA BETEBEHARRAK.

Zerbitzuaren hornitzaile gisa, EuskarAbentura Elkarteak WEB orri honetan eskaintzen dituen zerbitzuak eman behar ditu, erabiltzailearekin gerta daitezkeen komunikazioen sekretua modu eragingarrian bermatu eta gerta daitezkeen erreklamazioie erantzuna eman. WEB orri honek ez ditu jasotzen eta gordetzen bisitarien datu pertsonalak, hark bere borondatez eskaintzen ez baditu behintzat.
EuskarAbentura Elkarteak bere gain hartuko du edozein unetan eta aurretik jakinarazi beharrik gabe, WEB orrian agertzen den informazioan edo haren aurkezpenean edo konfigurazioan aldaketak eta eguneratzeak egiteko eskubidea. Horren aurkakoa izan gabe, aldaketa horiek erabiltzaileei jakinarazten saiatuko da, zirkunstantziek hori ahalbidetzen badute behintzat.
WEB orrirako sarbidea eta bertan agertzen den informazioa erabiltzeko modua hori egiten duenaren erantzukizun soila izango da. EuskarAbentura Elkarteak ez du erantzukizunik izango informaziorako sarbide edo erabilera horretatik eratorritako edozein ondorioren, kalteren edo galeren gainean, bere eskuduntzak zehatz-mehatz erabiliz bete behar dituen xedapen legalak aplikatzetik eratorritako jarduera horietan izan ezik.
EuskarAbentura Elkarteak ez du bermatzen eskainitako informazioa edo zerbitzuak modu zuzenean edo zeharkakoan, aplikagarriak diren legeen arabera, eman beharrekoak diren edo sozietatearen eta erabiltzailearen artean adostutako hitzarmenean esplizituki zehaztuta geratzen diren berme horiek izan ezik.
EuskarAbentura Elkarteak ez du bermatzen beste batzuek emandako edukia, ez eta emandako informazioaren egiazkotasuna, fidagarritasuna, zehaztasuna, aukera edo egokitasuna ere erabiltzaileek edo beste edozein pertsonak horri ematen dioten helbururako.

3.- ERABILTZAILEAREN ESKUBIDEAK ETA BETEBEHARRAK

Edozein unetan, erabiltzaileak WEB orri honetan agertzen diren zerbitzuak legezko moduan erabili beharko ditu indarrean dagoen legeriak xedatutakoa betez, EuskarAbentura Elkartearen jabetza intelektualeko eskubideak errespetatuz.
Erabiltzaileak ez du EuskarAbentura Elkarteak eskuragarri jartzen dizkion zerbitzuen bidez edukietan kalteak edo aldaketak eragin ditzakeen inolako ekintzarik egingo; horrez gain, ez du WEB orriaren zuzeneko funtzionamendua oztopatuko, ez du inolako arazo teknikorik sortuko, birus informatikoak izan ditzaketen elementuak ez ditu igorriko eta ez du WEB orri hau nolabait erabat edo partzialki kaltetuko, interferituko edo etengo; horrez gain, ez du beste erabiltzaile batzuen posta elektronikoa interbenituko edo aldatuko.
Erabiltzaileak ez du web orri hau erabiliko saltzeko, publizitatea sartzeko edo bere burua edo hirugarrenak promozionatzeko, EuskarAbenturaren baimenik eduki ezean.
Baliteke gure web orriko hainbat ataletan sartzeko eta haietaz baliatzeko erabiltzaileek erregistratu eta EuskarAbenturako erabiltzaile kontu bat sortu behar izatea. Horregatik, erabiltzaileari jakinarazten diogu bera dela bere erabiltzaile izenaren eta bere pasahitzaren erantzule bakarra. Pasahitzak pertsonalak eta besterenezinak dira, beraz, erabiltzaileak agintzen du kontua egoki eta erantzukizunez erabiliko duela. Kontua galdu edo ahaztuz gero edo lapurtu edo aldatu badizute, eskatzen dizugu gurekin harremanetan jartzeko ahalik eta lasterren, egin beharreko gestioak egiteko.
Erabiltzaileak bere gain hartuko ditu erabilera baldintza hauek gaizki erabiltzeagatik edo ez betetzeagatik sortu daitezkeen gastuak edo kalteak.

4.- WEB ORRIAREN ETA HAREN ZERBITZUEN FUNTZIONAMENDUAGATIK BERMEAK ETA ERANTZUKIZUNAK BAZTERTZEA.

EuskarAbentura Elkarteak ez du bermatzen WEB orri honen eta hark eskaintzen dituen zerbitzuen funtzionamenduaren eskuragarritasuna eta jarraipena. Horrela, WEB orriaren eta haren zerbitzuen funtzionamenduaren eskuragarritasun edo jarraipen gabeziagatik erator daitezkeen edozein motatako kalte eta galerengatik edozein erantzukizun mota baztertzen da.
Edonola ere, EuskarAbentura Elkarteak ahaleginik handienak egingo ditu WEB orri hau etengabe eskuragarri izan ahal izateko.
EuskarAbentura Elkarteak erabiltzaileentzat eskuragarri jartzen ditu datu pertsonalen pribatutasuna mantentzeko sistemak; horiek beste batzuei datuetarako sarbidea eragozten die. (EuskarAbentura Elkartearen pribatutasun politika) .EuskarAbentura Elkarteak erabiltzaileak emandako datu pertsonalen konfidentzialtasuna, eskuragarritasuna eta segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun teknikoko eta antolaketa mailako neurri guztiak ezarri ditu.
Horren inguruan, aipatutako sozietatea ezagutza hori gertatuz gero sor daitezkeen kalte eta galerengatik edozein erantzukizunetik salbuetsita geratuko da.
EuskarAbentura Elkarteak arlo horretako segurtasuna bermatzeko beharrezko neurri guztiak ezarri dituen arren, ez du WEB orri honen edukietan birusik edo erabiltzailearen sistema informatikoan edo haren sistema informatikoan gordeta dauden dokumentu elektronikoetan eta fitxategietan (softwarean eta hardwarean) aldaketak eragin ditzakeen elementurik ez dagoenik kontrolatzen edo bermatzen.
EuskarAbentura Elkarteak ez du bere gain hartuko edukietan egon daitezkeen birusek sistema informatikoan, dokumentu elektronikoetan, fitxategietan eta abarretan sortutako aldaketek eragindako edozein motatako kalte eta galerengatik inolako erantzukizunik.
EuskarAbentura Elkarteak ez du bermatzen WEB orrira edo haren edukira sartzerakoan errorerik ez egotea; hori dela eta, erabiltzaileak EuskarAbentura Elkarteak libratu egingo du bertan nabigatzerakoan webguneak sor diezaiokeen edozein itxaropen faltsurekin, erabilerarekin edo fidagarritasunarekin lotura duen edozein erantzukizunetik.

5.- JABETZA INTELEKTUALA

WEB orri honen eta bertan agertzen diren elementu ugarien gaineko jabetza intelektualeko eskubideak EuskarAbentura Elkartearen jabetzakoak dira, edukiak hornitzeko dagokion kontratua izenpetu duten enpresa horien kasuan izan ezik. Eskubide horiek jabetza intelektualeko eta industrialeko nazio baitako eta nazioarteko arauek babesten dituzte. Edukiak errepoduzitzeko, banatzeko, jendeari jakinarazteko eta aldatzeko eskubideak esandako konpainiak baino ezin izango ditu baliatu.
WEB honen diseinua, irudiak, mapak, grafikoak, markak, errotuluak, en zeinu bereizgarriak edo logoak, frameak, bannerrak, softwarea eta bere kodeak, iturria eta objektua, etab. EuskarAbentura Elkartearen titularitatepekoak dira; beraz, EuskarAbentura Elkartea da horiek guztiak ustiatzeko eskubidea legez duen bakarra.
WEB orri honetara sartzen den erabiltzaileak ezin ditu aurretik aipatutako elementuak kopiatu, aldatu, banatu, transmititu, erreproduzitu, argitaratu, laga edo saldu, ez eta lortutako informaziotik eratorritako produktu edo zerbitzu berriak sortu ere.
Erabiltzaileak erabilera pertsonalerako eta ez komertzialerako edukiak ikustea eta kargatzea soilik izango du baimenduta. Gainera, hori ezingo die beste batzuei edo erakundeei hedatu.
Erabat debekatuta dago erabiltzaileak WEB orri hau nolabait aldatzea eta bertako edukietan inolako eraginik izatea (esteka edo linketan eta antzekoetan, esate baterako).
EuskarAbentura Elkarteak zaindu egingo du WEB honetako edukiak pornografiko, xenofobo, baztertzaile, arrazista eta difamatzaileak izan ez daitezen eta biolentzia bultzatu ez dezaten. Era berean, erabiltzaileentzat kaltegarria izan daitekeen edozein gorabehera eragozten saiatuko da.

6.- ESTEKAK EDO LOTURAK

Ezin izango da beste edozein WEBGUNEtatik atariarekin inolako loturarik ezarri EuskarAbentura Elkarteak aurretik eta idatziz baimenik ematen ez badu.
WEB orri honek EuskarAbentura Elkarteak kudeatzen ez dituen beste atari edo WEB orri batzuetarako edukiak edo estekak balitu, sozietate honek atari edo WEB orri horien gainean inolako kontrolik ez duela jakinarazten du; horrez gain, ez da bertako edukien erantzulea izango. WEB orri honek izan ditzakeen estekak informazioko erreferentzia gisa soilik eskainiko dira; hori dela eta, ez da bertatik eskainitako edukien, jabeen, zerbitzuen edo produktuen gaineko inolako baloraziorik egingo.
Edonola ere, EuskarAbentura Elkarteak ez du bere gain hartuko hirugarren horiek eskainitako zerbitzuei dagokien edozein erreklamazio edo eskaera.

7.- APLIKAGARRIA DEN LEGERIA ETA JURISDIKZIOA

Erabilerarako eta nabigaziorako Baldintza Orokor hauek eta erabiltzailearen eta EuskarAbentura Elkartearen artean egon daitekeen beste edozein harreman Espainiako legeen menpe egongo dira.
Baldintza Orokor hauetako edukiarekin eta existentziarekin, edo erabiltzailearen eta EuskarAbentura Elkartearen arteko harremanekin lotuta sor daitekeen edozein auzitarako, bi aldeak Getxoko (Bizkaia) Auzitegien eta Epaitegien jurisdikzioaren eta eskuduntzaren menpe egongo dira, dagokien beste edozein eskumen espresuki baztertuz.