Zure hautagaitza jaso dugu! Orain jasotako proiektu guztiak ebaluatzeari ekingo diogu. Dakizunez, EuskarAbentura Espedizioa 2023n parte hartuko duten 120 gazteak aukeratzeko hautagaiek egindako lana eta aurkezpen bideoa hartuko dira kontuan. Hautatuen behin-behineko zerrenda apirilaren 14an argitaratuko dugu gure webgunean.
ADI! Hautatuen behin-behineko zerrendan dauden gazteek, esleitu zaien plaza onartzen dutela berretsi beharko dute. Plaza onartzeak hilabete osoko parte-hartzea onartzea dakar (inolako zalantzarik balego elkartearekin harremanetan jarri plaza onartu aurretik). Hautatuek plaza gordetzeko, hurrengo pausoak eman beharko dituzte:
- BERMEA ORDAINDU:
- Zenbatekoa: 150€
- Ordainketa
- Transferentzia bitartez honako kontu honetara (Kutxabank):
- IBAN: ES68 2095 0221 30 9117504471
- BIC/SWIFT: BASKES2BXXX
- Kontzeptua: “23BERMEA + Gaztearen Izen-abizenak”
- Transferentzia bitartez honako kontu honetara (Kutxabank):
- Ziurtagiria: Ordainketa-frogagiria izenematea@euskarabentura.eus helbidera bidali. Horretarako apirilaren 21era arteko epea daukazue (egun hori barne).
- Itzulketa: Bermea espedizioa amaitutakoan itzuliko zaizue. Emailera bidaliko zaizuen formulario baten bitartez ordainketa egiteko kontu korronte zenbakia eskatuko zaizue. Bermea proiektuarentzako Donazio moduan uzteko aukera ere egongo da.
- Galera: Bermea honako arrazoiengatik galduko da:
- Bermea ordaintzen den momentutik aurrera, plazari uko egiteagatik bermea galduko da.
- Espedizioko arauak ez errespetatzea: tabako, alkohol edota drogen kontsumoa, edozein motatako erasoak gauzatu, lapurtu eta/edo errespetu faltak gauzatu…
- Espedizioa justifikatutako arrazoirik gabe uzteagatik (kasu bakoitza aztertuko da).
- Bermea galtzeko moduko beste arrazoirik balego eta elkarteak hala erabakiko balu.
- DOKUMENTAZIOA: Behin-behineko zerrenda argitaratzearekin batera hautatuei dokumentazio zerrenda bat bidaliko zaie.
- Dokumentazio bidalketa: Dokumentazioa bete eta izenematea@euskarabentura.eus helbidera bidali beharko da
- EPEA: Maiatzak 12 (barne) *Dokumenturen bat faltan izatekotan gurekin harremanetan jarri izenematea@euskarabentura.eus helbidearen bitartez.
Hautatua izan den gazteren batek BERMEAREN ORDAINKETA-FROGAGIRIA epearen barruan bidaltzen ez badu esleitutako plaza galduko du eta itxaron zerrendan dagoen hurrengo hautagaiari eskainiko zaio.
Zorte on!
EuskarAbentura Elkartea
Mezu hau esklusiboki bere hartzaileari dago zuzendua; sekretu profesionalera lotutako isilpeko informazioa euki dezake, Legeak zabaltzea debekatzen duena. Mezu honen bidalketan akatsen bat egon izan bada eta hartzailea zu ez bazara, mesedez jakinaraziguzu ahal bezain laster helbide elektroniko honetara eta ezabatu ezazu mezua eta honi erantsitako edozein dokumentu. Era berean jakinarazten dizugu legeak debekatzen duela mezu honen edo honi erantsitako edozein dokumenturen zabalketa, kopia edo erabilera. Bidalketa honetan agertzen diren datuak EuskarAbentura Elkartearen fitxategi baten parte izango dira eta ezabatuak izango dira haiek tratatzearen helburua betetzearekin batera. Datuen babeserako indarreko legeek diotenari jarriki, zure sarbide, zuzentze, ezeztapen, aurkakotasun eta eramangarritasun eskubideak erabil ditzakezu doan, datuensegurtasuna@euskarabentura.eus helbide elektronikoan edo posta arruntaz: Errotatxu industrialdea z.g. (gasolindegia) 48993 Getxo (Bizkaia). Zure eskubideei buruzko informazio gehiago AEPD ren webgunean topa dezakezu. https://www.aepd.es