HAUTAGAITZAK 2026

BALDINTZAK DESKARGATU

IZEN-EMATE FORMULARIOA

PROIEKTUEN FORMATUAK

HISTORIKOA

Gaia ikuspuntu historiko batetik garatuko da, behar bezalako dokumentazio eta informazio iturriak erabiliz.

 

Dokumentuak hurrengo ezaugarriak errespetatu beharko ditu:

  • Luzera: 3-5 orrialde (portada aparte)
  • Hizkuntza: Euskara
  • Anexorik ez
  • Formatua: PDF
  • Tipografia: Times New Roman 12
  • Lerroartea: 1,5
  • EZ idatzi egilearen izena dokumentuaren barruan
  • Artxiboa izendatu honela: Abizen1+Abizen2_Izena (MartinezLopez_Amaiur)

ADI! KASU! Baldintza hauek betetzen ez dituzten proiektuak zuzenean baztertuak izango dira, ez dira ebaluaziora bidaliko eta ez dira parte-hartzaileen hautaketan kontuan hartuko.

LITERARIOA

Partaideak idazki literario original bat aurkeztu beharko du, ipuin, olerki, antzezlan edo bere hautuko beste edozein generotakoa, betiere aurten proposatutako gaiaren inguruan.

 

Dokumentuak hurrengo ezaugarriak errespetatu beharko ditu:

  • Luzeera:
    • Prosa: 3-5 orrialde
    • Bertsoa: 3 orrialde
  • Hizkuntza: Euskara
  • Formatua: PDF
  • Tipografia: Times New Roman 12
  • Lerroartea: 1,5
  • EZ idatzi egilearen izena dokumentuaren barruan
  • Artxiboa izendatu honela: Abizen1+Abizen2_Izena (MartinezLopez_Amaiur)

ADI! KASU! Baldintza hauek betetzen ez dituzten proiektuak zuzenean baztertuak izango dira, ez dira ebaluaziora bidaliko eta ez dira parte-hartzaileen hautaketan kontuan hartuko.

IKUS-ENTZUNEZKOA

Proposatutako gaietako batetik abiatuta, parte-hartzaileak ikus-entzunezko lan bat idatzi, ekoitzi eta editatu beharko du. Lana fikziozkoa, dokumentala edo esperimentala izan daiteke.

 

Ikus-entzunezko proiektua aurkezteko bi dokumentu bidali beharko dituzu, hurrengo ezaugarriak errespetatuko dituztenak:

1. Bideoa

  • Iraupena: 2-5 minutu
  • Generoa: dokumentala / fikzioa
  • Hizkuntza: Euskara
  • Formatua: MP4 edo AVI eta WETRANSFER esteka batean bidali
  • Artxiboaren izena: abizena+izena+obra
  • EZ idatzi egilearen izena dokumentuaren barruan
  • Artxiboa izendatu honela: Abizen1+Abizen2_Izena (MartinezLopez_Amaiur)

2. Azalpen testua

  • Luzeera: 2-3 orrialde (+ portada)
  • Edukia: ekoizpen prozesuaren azalpena. Erabilitako balia-bideak, gaiaren hautaketaren zergatia, izandako zailtasunak…
  • Hizkuntza: Euskara
  • Formatua: PDF
  • Tipografia: Times New Roman 12
  • Lerroartea: 1,5
  • EZ idatzi egilearen izena dokumentuaren barruan
  • Artxiboa izendatu honela: Abizen1+Abizen2_Izena (MartinezLopez_Amaiur)

ADI! KASU! Baldintza hauek betetzen ez dituzten proiektuak zuzenean baztertuak izango dira, ez dira ebaluaziora bidaliko eta ez dira parte-hartzaileen hautaketan kontuan hartuko.

MUSIKALA

Gaiak inspiratutako obra musikal original bat konposatu beharko du partaideak.

* Abesti ezagunen bertsioak onartuko dira BAINA konposizio musikal originalek balorazio hobea jasoko dute.

 

Proiektu musikala aurkezteko bi dokumentu bidali beharko dituzu, hurrengo ezaugarriak errespetatuko dituztenak:

1. Audioa

  • Luzeera: 2-8 min
  • Hizkuntza: Euskara
  • Formatua: MP3 edo AVI eta WETRANSFER esteka batean bidali
  • Artxiboa izendatu honela: Abizen1+Abizen2_Izena (MartinezLopez_Amaiur)

2. Azalpen testua

  • Luzeera: 2-3 orrialde (+ portada)
  • Edukia: Obraren azalpena + Partitura/Hitzak
  • Hizkuntza: Euskara
  • Formatua: PDF
  • Tipografia: Times New Roman 12
  • Lerroartea: 1,5
  • EZ idatzi egilearen izena dokumentuaren barruan
  • Artxiboa izendatu honela: Abizen1+Abizen2_Izena (MartinezLopez_Amaiur)

ADI! KASU! Baldintza hauek betetzen ez dituzten proiektuak zuzenean baztertuak izango dira, ez dira ebaluaziora bidaliko eta ez dira parte-hartzaileen hautaketan kontuan hartuko.

PLASTIKOA

Teknika librea erabiliz (margolana, collage, eskultura, argazkilaritza…) jorratu ezazu gogokoen duzun gaia.

 

GOGORATU!
Beranduenez martxoaren 2rako
artelan originala hurrengo helbidera iritsi behar da eta postaz bidaliz gero beranduenez martxoaren 6rako.

EuskarAbentura Elkartea
Errotatxu Industrialdea (GetxoGaso) Z.G
48993 – Getxo
Gasolindegiko dendan utzi
* Aurkeztutako proiektuak ezingo dira berreskuratu.

 

Proiektu plastikoa aurkezteko hiru dokumentu bidali beharko dituzu, bata fisikoki eta beste biak formularioaren bitartez, hurrengo ezaugarriak errespetatuko dituztenak:

1. Artelana (fisikoki ekarri edo korreo arruntez bidali)

  • Gehienezko tamaina: 50 x 70 x 20. Neurri horietara egokitzen ez diren proiektuak
    ez dira onartuko.
  • Materiala/teknika: Askea (beira eta manipulatzean arriskutsuak izan daitezkeen
    materialak ez erabili).
  • Ez dadila autorearen izena agertu.

2. Azalpen testua (formulario bitartez)

  • Luzeera: 2-3 orrialde (+ portada)
  • Edukia: Obraren garapenaren eta kontzeptuaren azalpena
  • Hizkuntza: Euskara
  • Formatua: PDF
  • Tipografia: Times New Roman 12
  • Lerroartea: 1,5
  • EZ idatzi egilearen izena dokumentuaren barruan.
  • Artxiboa izendatu honela: Abizen1+Abizen2_Izena (MartinezLopez_Amaiur)

3. Artelanaren argazkia (formulario bitartez)

  • Formatua: PDF
  • EZ idatzi egilearen izena dokumentuaren barruan.
  • Artxiboa izendatu honela: Abizen1+Abizen2_Izena (MartinezLopez_Amaiur)

ADI! KASU! Baldintza hauek betetzen ez dituzten proiektuak zuzenean
baztertuak izango dira, ez dira ebaluaziora bidaliko eta ez dira
parte-hartzaileen hautaketan kontuan hartuko.

SORMEN DIGITALA

Garatu ezazu aukeratutako gaiari buruzko webgune, blog, bideo-joko, aplikazio edo izaera digitalezko beste edozein sorkuntza. Garatutako produktuaren garapena azaltzen duen idazlan labur bat bidali beharko duzu. Bertan, lana ikusteko modua ere azaldu behar da: lana publikoa badago, esteka gehitu, eta lana ikusteko deskargatzea beharrezkoa bada, deskargatu ahal izateko esteka. Bestetik, posiblea den kasuetan garatutako lana osatzen duten fitxategiak ere bidali, konprimatutako fitxategi batean.

 

Sormen digitaleko proiektua egiten baldin baduzu, bi fitxategi bidali beharko dituzu, hurrengo ezaugarriak errespetatuko dituztenak:

1. Garatutako lana

  • Proiektua ikusteko edota deskargatzeko esteka azalpen testuaren baitan bidali.
  • Power Point-ak ez dira onartzen.

2. Azalpen testua

  • Luzeera: 2-3 orrialde (+ portada)
  • Edukia: produktuaren ideia, erabilitako teknologiaren azalpena, tresnaren azalpena (pantaila kapturekin) eta zailtasun nagusien ebazpena.
  • Hizkuntza: Euskara
  • Formatua: PDF
  • Tipografia: Times New Roman 12
  • Lerroartea: 1,5
  • EZ idatzi egilearen izena dokumentuaren barruan
  • EZ idatzi egilearen izena argazkian
  • Artxiboa izendatu honela: Abizen1+Abizen2_Izena (MartinezLopez_Amaiur)

ADI! KASU! Baldintza hauek betetzen ez dituzten proiektuak zuzenean
baztertuak izango dira, ez dira ebaluaziora bidaliko eta ez dira
parte-hartzaileen hautaketan kontuan hartuko.

PROIEKTUEN GAIAK 2026

Txapela-Euskal-Herria-3222193_1080x675

ZER DA EUSKALDUNTASUNA?

Sarritan entzun izan dugu asko garela mundu honetan bizi garen gizabanakoak. Guzti hoiek gainera, espazio eta denbora tarte jakinetan kointziditzen dugu eta beraz elkarbizitza saiestesina da gurean. Elkarbizitza horretatik, halabeharrez, interakzio sozialak lehen planoan kokatzen ditugu, gainontzekorik gabe gizabanakook ezer ez izatera iristen garen arte. Hala, gizabanako bakoitzak zentzu bat ematen dio barne hartzen gaituen gizarte egiturari eta gizabanakoz gizabanako komunitatea sortu izan dugu. Beste hitz batzuetan, norbere izatetik abiatuta identitate kolektiboaren sorreran protagonista papera du norbanako bakoitzak. Prozesu berdina alderantziz, identitate kolektiboak norbanako bakoitzaren izaera egituratzea eta indartzea ahalbidetzen du.

 

Identitate kolektiboaz hitz egiten dugunean, nor garen zehazten duen hortaz ari gara, hala nola, “gutasunaz”. Identitatea, kasu honetan, talde identitatea, sozialki eraikitzen den zerbait da, lehenago aipatu ditugun interakzio sozial eta baita kulturalen ondorioa. Komunitatearen nortasuna, lehendabizi garatzen, eta ostean, finkatzen laguntzen du hizkuntzak berak, baita sinbolo eta tradizioek ere, oro har, kulturak.

 

Gizakiok komunitatetik kanpo ez genuke izaterik ezta onarpenik ere, hots, ez genuke nor ez zer izaterik. Pertenentzia sentimendu hortaz ari gara, oraingoan, euskal komunitatearen parte izateaz. Euskalduntasunaz. Euskal nortasunaz. Munduikuskera hau partekatzen dugun hoietaz.

 

Gauzak horrela, nola definituko zenukete euskalduntasuna? Zerk egiten gaitu euskaldun? Bizi zaren tokiak eta inguruko testuinguruak euskal nortasuna izate horretan eragina duela esango zenuke? Zein modutan eragiten du? Euskal Herritar izateak euskaldun egiten gaituela esango zenuke? Ala ez bada, nola irudikatzen duzu euskal sena duen pertsona bat? Euskaldun izatea zoriarekin lotzen duzu? Edo hautu bat al da?

 

Informazio iturri eta dokumentazioako iradokizunak

2025-11-28 10-15-44

AMETSAK EGI BIHUR DAITEZKE?

Duela denbora gutxi irakurritako artikulu batean zalantzan jartzen zuten egun gizakiok ditugun nahiak eta helburuak mahaigaineratzen ditugunean, ez ote diogun utopia hitzari errazegi heltzen. Badirudi, ezinezkotzat jotzen ditugun gauza hoiekin lotzen ditugula sarritan gure ametsak. Utopian erortzeak edota utopiko izateak aldiz berez existitzen ez den horretan sakontzera bultzatzen gaitu, hau da, geure errealitate ideala sortu edota eraikitzeko bide bat eskeintzen digu. Beraz, utopiko izate horrek badu ametsen eraikuntzan eragin bat, ustez lagungarria ere izan daitekeena, batez ere, aukeren mundua arakatzera eta esperimentatzera bultzatzen gaituela esan ohi da.

 

Adituen hitzetan, etorkizun hobe baterako zein ongizate pertsonalerako kontzientzia esnatzea eta aktibatzea helburu izanik irtenbideak bilatzea eta partekatzen jakitea da amestea. Ezin uka daiteke, ametsen eraikuntza hortan dihardugunean amets-lapur gisa ezagutzen ditugun hoiek agertzen direla ; beldurrak, ziurgabetasunak, intseguritateak edota bestelako mamuak.

 

Bizitzak iraun duen bitartean, ametsak errealitatearen parte izatera hel daitezkeela esango zenuke? Zergaitik ? Jakin badakigu, gizakiok zoriontasunaren bila gabiltzala uneoro, ondorioz, ez al duzu uste amets hoiek egia bihurtzea gure ardura nagusienetako bat izan beharko litzatekeela? Ze jokabide hartuko zenuke amets hoiek egikaritzeko ? Ametsak errealitate bihurtzera heltzeko prozesuan zer esango zenuke eragin dezakeela? Zerekin amesten duzu zuk zeuk? Zein da hoiek egikaritzeko irudikatzen duzun plana?

 

Informazio iturri eta dokumentaziorako iradokizunak:

2025-11-28 10-16-20

ZEIN GARAI HISTORIKORA ITZULIKO ZINATEKE

Gizakiak milioika urte daramatza munduan bere arrastoa uzten eta horri esker denboran zehar asko ikasi dugu. Besteak beste, nekazaritza eta abeltzaintza, artea eta teknologia, filosofia eta zientzia, zibilizazioa eta kultura garatu ditugu urteen joanaz. Hainbat herri, zibilizazio, inperio eta sistema sortu dira eta baita desagertu ere urte guzti hauetan, baina, beste asko, berriz, eboluzionatuz joan dira, gaur egun diren bezalakoak izatera iritsi arte. Denboran zeharreko gertakari guzti hauek egituratzen dute gure historia.
Bada, historia bera ez da zerbait uniformea eta denbora-tarte jakin batzuk bereiz ditzakegu, zeinetan aurrerapen edo aldaketa izugarriak eman diren. Garai historikoez ari gara; Historiaurreaz, Antzinaroaz, Erdi Aroaz, Aro Modernoaz eta Aro Garaikideaz.

 

Gizakia sortu zenetik eta lehen dokumentu idatziak azaldu bitarteko garaia Historiaurre gisa ezagutu dugu, garai hartan sua aurkitu zen, lehenengo esku-tresnak sortzen hasi ziren eta nezakaritza zein abeltzaintza eremuak sortu ziren, nomadak ziren. Euskal Herri mailan Izturitzeko leizean hegazti hezurrez eginiko hiru zuloko txirula bat aurkitu zuten.

 

Antzinaroa idazmenaren asmakuntzarekin hasi zen eta Erromatar Inperioaren gainbeherarekin eman zitzaion amaiera. Garai honetan nomada izateari utzi eta modu sedentarioan bizitzera pasatu zen gizakia, era horretan, lehen zibilizazioak sortu ziren lehenengo hirigintza proiektu eta politikak ere abiaraziz.

 

Erromatar Inperioaren amaierak eman zion hasiera Erdi Aroari. Aro honetan, Feudalismoa gailendu zen sistema politiko gisa, hierarkikoki antolatuta zeuden eta gorengo postuan zegoenak agintea zuen. Lurren jabetzan oinarritzen zen sistema zen eta esklabutza nagusitzen zen beheren edo aginterik ez zutenekiko, non babes truke goikoen lurrak landu behar izaten zituzten. Erdi Aroan, X. mendean euskarazko lehen esaldi idatziaren testimonioa “Jzioqui dugu” eta “Guec ajutu ez dugu” glosak aurkitu ziren egun Donemiliaga Kukulan, Errioxan, gordeta daudenak.

 

Aro Modernoak Frantziako Iraultza hasi arte iraun zuen eta garai honetan absolutismoak hartu zuen indarra, non erregeak baino ezin zitekeen agindu. Baina gutxinaka esklabutza indargabetuz joan zen eta aurrerapen zientifiko eta sozial asko eman ziren garai honetan, gaur egungo gizarte balio askori bide emanik. Euskalgintzan, eta beraz, euskararen historian lehenbizi inprimatutako liburua argitaratu zen Bordelen Bernat Etxepare idazle Baxe-Nafartarraren eskutik “Linguae Vasconum Primitiae.

 

Azkenik Frantziako Iraultzarekin batera hasi eta gaur egunera arte mantendu den garaia, Aro Garaikidea litzateke. Aro honetan, eskubide, betebehar eta herritarren askatasun eta berdintasunaren bidean aurrera pausuak ematen dira, baita, teknologian ere. Medikuntzak asko eboluzionatzen du, gaixotasun larriak kontrolatzera iristen diren arte. Euskal Herri mailan, Frantziako Iraultzaren osteko urteetan, frantsesa ez ezik, beste hizkhttps://goiberri.eus/2015/10/12/ametsak-edo-ametsak/untza gutxituen aurka errepresioa nabaria zen, tartean, euskara. Urteak pasa ahala, eta autoritarismoaren amaierarekin euskaltzaletasunaren ohiartzuna indarra hartuz joan euskal hedabideen sorrerarekin, literatura aipamenekin, euskal kirolarien lorpenekin eta euskal filmak kaleratzearekin, batik bat.

 

Eboluzioa nabaria da, eta aurrera pausuak onerako diren arren, badabil hor nonbait jendearen ahotan lehenago bizitza sinpleagoa eta errazagoa zenaren sinesmena, ados al zaude? Garai historiko bakoitzak alde on eta txarrak dituela esango zenuke? Zeintzuk? Egun, teknologia berrien garapenak eta intelijentzia artifizialaren sortzea bolo bolo dabil, ildo honetatik, hobeto edo okerrago bizi garela esango zenuke Aro Garaikidean? Arrazoitu zergaitik. Garai historiko bat aukeratu beharko bazenu, zein aukeratuko zenuke? Azaldu zer den aro horretatik erakartzen zaituena.

 

 

Informazio iturri eta dokumentaziorako iradokizunak: