HAUTAGAITZAK 2023

Milesker interesagatik. 2024ko espedizioan parte hartu nahi baduzu
itzuli zaitez web orri honetara abenduan.

BALDINTZAK DESKARGATU

IZEN-EMATE FORMULARIOA

PROIEKTUEN FORMATUAK

HISTORIKOA

Gaia ikuspuntu historiko batetik garatuko da, behar bezalako dokumentazio eta informazio iturriak erabiliz.

 

Dokumentuak hurrengo ezaugarriak errespetatu beharko ditu:

  • Luzera: 3-5 orrialde (portada aparte)
  • Hizkuntza: Euskara
  • Anexorik ez
  • Formatua: PDF
  • Tipografia: Times New Roman 12
  • Lerroartea: 1,5
  • Ez idatzi egilearen izena dokumentuaren orrialdeetan

LITERARIOA

Partaideak idazki literario original bat aurkeztu beharko du, ipuin, olerki, antzezlan edo bere hautuko beste edozein generotakoa, betiere aurten proposatutako gaiaren inguruan.

 

Dokumentuak hurrengo ezaugarriak errespetatu beharko ditu:

  • Luzeera:
    • Prosa: 3-5 orrialde
    • Bertsoa: 3 orrialde
  • Hizkuntza: Euskara
  • Formatua: PDF
  • Tipografia: Times New Roman 12
  • Lerroartea: 1,5
  • Ez idatzi egilearen izena dokumentuaren orrialdeetan

IKUS-ENTZUNEZKOA

Proposatutako gaietako batetik abiatuta, parte-hartzaileak ikus-entzunezko lan bat idatzi, ekoitzi eta editatu beharko du. Lana fikziozkoa, dokumentala edo esperimentala izan daiteke.

 

Ikus-entzunezko proiektua aurkezteko bi dokumentu bidali beharko dituzu, hurrengo ezaugarriak errespetatuko dituztenak:

 

1. Bideoa

  • Iraupena: 2-5 minutu
  • Generoa: dokumentala / fikzioa
  • Hizkuntza: Euskara
  • Formatua: MP4 edo AVI eta WETRANSFER esteka batean bidali
  • Artxiboaren izena: abizena+izena+obra
  • Ez dadila autorearen izena agertu

 

2. Azalpen testua

  • Luzeera: 2-3 orrialde (+ portada)
  • Edukia: ekoizpen prozesuaren azalpena. Erabilitako balia-bideak, gaiaren hautaketaren zergatia, izandako zailtasunak…
  • Hizkuntza: Euskara
  • Formatua: PDF
  • Tipografia: Times New Roman 12
  • Lerroartea: 1,5
  • Ez idatzi egilearen izena dokumentuaren orrialdeetan

MUSIKALA

Gaiak inspiratutako obra musikal original bat konposatu beharko du partaideak.

* Abesti ezagunen bertsioak onartuko dira BAINA konposizio musikal originalek balorazio hobea jasoko dute.

 

Proiektu musikala aurkezteko bi dokumentu bidali beharko dituzu, hurrengo ezaugarriak errespetatuko dituztenak:

 

1. Audioa

  • Luzeera: 2-8 min
  • Hizkuntza: Euskara
  • Formatua: MP3 edo AVI eta WETRANSFER esteka batean bidali
  • Artxiboaren izena: abizena+izena+obra

 

2. Azalpen testua

  • Luzeera: 2-3 orrialde (+ portada)
  • Edukia: Obraren azalpena + Partitura/Hitzak
  • Hizkuntza: Euskara
  • Formatua: PDF
  • Tipografia: Times New Roman 12
  • Lerroartea: 1,5
  • Ez idatzi egilearen izena dokumentuaren orrialdeetan

PLASTIKOA

Teknika librea erabiliz (margolana, collage, eskultura, argazkilaritza…) jorratu ezazu gogokoen duzun gaia.

 

GOGORATU!
Martxoaren 6a
baino lehen artelan originala hurrengo helbidera iritsi behar da, postaz ala pertsonalki ekarriz:

EuskarAbentura Elkartea
Martikoena Kalea, 16, 2.solairua – azkeneko bulegoa
48992 – Algorta
Ordutegia:: astelehenetik ostiralera
09:00-14:00

 

Proiektu plastikoa aurkezteko hiru dokumentu bidali beharko dituzu, bata fisikoki eta beste biak formularioaren bitartez, hurrengo ezaugarriak errespetatuko dituztenak:

 

1. Artelana (fisikoki ekarri edo korreo arruntez bidali)

  • Gehienezko tamaina: 50x70x20
  • Teknika askea
  • Ez dadila autorearen izena agertu.

2. Azalpen testua (formulario bitartez)

  • Luzeera: 2-3 orrialde (+ portada)
  • Edukia: Obraren garapenaren eta kontzeptuaren azalpena
  • Hizkuntza: Euskara
  • Formatua: PDF
  • Tipografia: Times New Roman 12
  • Lerroartea: 1,5
  • Ez idatzi egilearen izena dokumentuaren orrialdeetan.

3. Artelanaren argazkia (formulario bitartez)

  • Formatua: JPEG/PDF/PNG

SORMEN DIGITALA

Garatu ezazu aukeratutako gaiari buruzko webgune, blog, bideo-joko, aplikazio edo izaera digitalezko beste edozein sorkuntza. Garatutako produktuaren garapena azaltzen duen idazlan labur bat bidali beharko duzu. Bertan, lana ikusteko modua ere azaldu behar da: lana publikoa badago, esteka gehitu, eta lana ikusteko deskargatzea beharrezkoa bada, deskargatu ahal izateko esteka. Bestetik, posiblea den kasuetan garatutako lana osatzen duten fitxategiak ere bidali, konprimatutako fitxategi batean.

 

Sormen digitaleko proiektua egiten baldin baduzu, bi fitxategi bidali beharko dituzu, hurrengo ezaugarriak errespetatuko dituztenak:

 

1. Garatutako lana

2 aukera:

  • Kodea ZIP formatuan, garatutako lana osatzen duten fitxategiekin. Fitxategiaren izena: abizena+izena+lanaren izena.zip
  • Lana ikusteko edota deskargatzeko esteka azalpen testuaren baitan bidali.
 

2. Azalpen testua

  • Luzeera: 2-3 orrialde (+ portada)
  • Edukia: produktuaren ideia, erabilitako teknologiaren azalpena, tresnaren azalpena (pantaila kapturekin) eta zailtasun nagusien ebazpena.
  • Hizkuntza: Euskara
  • Formatua: PDF
  • Tipografia: Times New Roman 12
  • Lerroartea: 1,5
  • Ez idatzi egilearen izena dokumentuaren orrialdeetan

PROIEKTUEN GAIAK 2023

TuristakVSBidaiariak

TURISTAK VS BIDAIARIAK

Zer da bidaiatzea? Askotan aisialdiarekin eta oporrekin lotzen dugun jarduera da, baina bidaiatzeko modu/motibazio ezberdinak daude: beste toki batzuk ezagutzea, bizimodu aldaketa bat bilatzea, nonbaitetik ihes egitea… Nork bidaiatzen du modu bakoitzean ? Berdin hartzen al ditugu bidaiari guztiak?

 

Gaur egun eskuragarri ditugun iturri eta tresna askok mudu osoko gizarte eta kulturen inguruko informazioa eskaintzeaz gain, urrun bizi diren pertsonak ezagutu eta haiekin harremantzeko moduak ere eskaintzen dizkigute. Bidaia aldizkarietako irudi koloretsuen bitartez urrutiko paisaiak ezagutzen ditugu, liburu eta filmen bitartez gureak ez diren beste kultura  asko ezagutzen ditugula dirudi eta munduko edozein hiritako kaleetan barrena “mugitu” gaitezke birtualki. Are gehiago, museo askok haien bildumak sarean igo dituzte, artelanak kalitate bikainean eta definizio altuan ikusteko aukera emanez. Gure etxetik mugitu gabe gauza guzti hauek ezagutu ahal baldin baditugu, zein da, gaur egun, bidaiatzearen helburua?

 

Ba al dakizu gentrifikazioa zer den? Askok defendatzen dute turismoak toki bateko ekonomia aktibatzen duela. Hori hala bada, zergatik sortu dira turismoaren aurkako mugimenduak munduko hainbeste tokitan?

 

Hemen dituzu proiektua egiteko informazio eta dokumentazio iturri iradokizun batzuk:

 

 

*Hauek guk proposatutako ideiak baino ez dira. Zuk gaiari nahi diozun moduan heldu ahal diozu!

NatGizNat

NATURA GIZARTEAN/GIZARTEA NATURAN

Gutako gehienok bizi garen gune urbanoetan, herri zein hirietan, nola txertatzen da natura? Zein garrantzia dauka gure bizitzan? Gizartean bizitzea ahalbidetzen diguten antolakuntza urbanoek guztiz aldentzen al gaituzte naturarengandik? Ezagutzen al ditugu inguruan bizi diren landare, animalia eta izaki bizidunak? Zenbateraino dira ikusezin eta zenbateraino beharrezko gure eguneroko bizitzan?

 

Ba al dakizu antropozenoa zer den? azken urteotan hainbat pentsalariren ahotan entzun izan den termino bat da. Gaur egun bizi dugun garai geologikoa izendatzeko proposamen berria da, izan ere, ez omen da munduan geratzen giza inpakturik izan ez duen eremu naturalik.

 

Gizakiak, alde batetik, natura babesteko ekimenak abian jarri ditu : parke natural babestuak, ondare naturala… Aldiz, bestetik, etengabe ari gara gure inguruan eta bertan bizi diren izaki bizidun guztien orekan aldaketa bortitzak eragiten.

 

Posible al da naturaz hitz egitea antropozenoaren garaian? Zein da gaur egun naturarekin eduki beharko genukeen erlazioa? Posible al da garapen jasangarria edo sostengarria irudikatzea? Zer egin dezakegu norbanako zein gizarte moduan?

 

Hemen dituzu proiektua egiteko informazio eta dokumentazio iturri iradokizun batzuk:

 

NATURA GIZARTEAN

 

GIZARTEA NATURAN

 

*Hauek guk proposatutako ideiak baino ez dira. Zuk gaiari nahi diozun moduan heldu ahal diozu!

Happy

HAPPYKRAZIA

Autozaintza eta antzeko kontzeptuen eskutik garaiotan entzun ohi ditugun mezuek zoriontasun indibiduala helburu moduan edukitzera bultzatzen gaituzte: “Zoriontsua ez banaiz, neurea da ardura, esfortzu nahikorik egin ez dudanaren seinale izango da, eta jarrera aldatu beharko nuke”. Ideia hauek uste baino gehiago eragiten digute eta, hainbatetan, ideia iruzurti bat zabaltzen dute: desiratzen dugun oro eskuragarri dugula. Psikologia positiboa deritzon honek, askotan, frustrazio sentsazioak areagotzen ditu.

 

Gainera, zoriontasunerako eredu bakarra izan ohi dugu, hots, arrakastaren eredu bateratua: edertasunak nolakoa izan behar duen, zelako harreman motak izan behar ditugun, gure bizitza nola bizi behar dugun, zer izan behar dugun gustuko…

 

Egoera honek, hein handi batean, ez du espaziorik uzten gure egoera baldintzatzen duten bestelako gaiei arreta jartzeko. Ez al du ba guregan eraginik izan dugun iraganak? Testuinguru sozial eta ekonomikoak zenbatean eragiten digu? Zer esan arraza, genero, edota nazionalitateak izan dezaketen eraginez?

 

Hemen dituzu proiektua egiteko informazio eta dokumentazio iturri iradokizun batzuk:

 

 

*Hauek guk proposatutako ideiak baino ez dira. Zuk gaiari nahi diozun moduan heldu ahal diozu!