Uztailaren 31ean Getxon amaiera ekitaldiarekin itxiera eman baina lehen, ondo zukutu dituzte azken kilometroak; musikari, politikari eta ekintzaile ezberdinen bisitak jasotzeaz gain, bainua eta inguruaz gozatu dute gazteek.

Aulesti, Gernika, Bermeo, Bilbo eta Getxo, horiek izan dira espeddioaren azken geltokiak.  Lehen adiz espedizioa Aulestira heldu zen. 2021eko Txandak bertan egin baziren ere, espedizioa sekula egon gabea zen bertan. Azken kilometro hauetan Omako basoa eta Gaztelugatxe bezalako txokoez disfrutatzeko aukera izan dute gazteek. Musikarako tartea ere izan dute; Gernikara Kaleko Urdangak taldeko kideak hurbildu ziren eskolara eta sekula eskaini gabeko akustikoa jo zuten, eta Bermeora, berriz, Xsakarak proiektua aurkeztu zieten gazteei, lo egiteko duen zailtasunetik jaiotakoa. Guzti horrekin batera BBK Kliman izan dira gazteak, tirolina eta puzgarriekin disfrutatzen, BDZ kideen eskutik Palestinaz aritu ziren hizketan eta dantza bat ikasi, talde antzerkiak egin zituzten Arriagan…. eta noski, bainuak, azken egunetako bero handiari aurre egiteko errezeta zoragarria.

Espedizioaren azken txanpa honetan ere harrera instituzional ezberdinak izan dituzte Jzioquitarrek. Gernikan Imanol Pradales, Euskal Autonomia Erkidegoko Lehendakariaren harrera izan zuten. Galdera erantzunetarako tartearen ostean, Bizkaiko Batzar Nagusietara hurbildu ziren. Bertan Gernikako Arbolaren aurrean argazkia atera eta eraikinaren zein instituzioaren gaineko historia pixkat azaldu zieten. Bermeon, berriz, Nadia Nemeh Shomalyk Alkatesak hartu zuen hitza Udalaren izenean gazteei herrira ongi etorria emateko. Bilbon, Arriaga antzokiaren atarian, Eider Inunziaga Bilboko zinegotziak eta Isaac Amezaga Bizkaiko Foru Aldundiaren izenean agurtu eta azken txanpari gogoz ekitera animatu zituzten Jzioquitarrak. Azkenik, Getxon, heldu bezala, Amaia Agirre Muñoa alkateak jaso zuen helmugan bertan eta bere zorionik beroenak eskaini beste urte batez espedizioarengatik.