Gaur, uztailaren 1a eguerdian heldu gara Atharratzera Bilbo, Gasteiz eta Donostiatik abiatutako autobusek Nafarroa, Lapurdi, Behe-Nafarroa eta Zuberoako kideak jasota. Ipar Euskal Herriko kide batzuk datozen egunetan batuko zaizkigu Brebetako azterketa dutelako. Atharratzeko udalak, Maite Pitrau auzapezak, harrera egin digu eta ondoren familia argazkia atera dugu: ia 127 gazte, 30 lan taldeko kide, eta, nola ez, EuskarAbenturako elkartekideekin. Orain bai esan dezakegu: 2024ko espedizioa hasi da!
Taldeak egin, kamisetak banatu, ezagutza jolasak…. gaurko egunaren helburua lehen kontaktua egitea izan da eta, batez ere, hurrengo hilabetean zehar elkarrekin bizitzeko antolatzea: eguneko eskema nola izango den esplikatu, etapak azaldu otordu ea garbiketa ardurak banatu…. Gaubela berriz Prefostako kideekin egingo dugu; espazioa eta proiektua azalduko digute!
Bihar lehen etapa izango dugu, Atharratzetik Maulera 13.2km, eta datozen egunetan Pagola, Larzabale, Donibane Garazi, Orreaga, Auritz eta Zubiri zeharkatuko ditugu. Hankak berotzen hasteko aukera ederra! Arratsaldetan, berriz, txoko polit hauetako proiektu, egitasmo eta edukia izango dugu!
Den-dena EuskarAbenturaren sare sozialetan jarraitu ahalko duzu, eta noski, elkarbanatu! Ura, ura, ura, euskarabentuta!
Facebooken partekatu Twitterren partekatu