Zuberoatik, Nafarroa Beherera
3. etapa. Probintzia batetik besterako jauzia egin du gaur, aurrenekoz, EuskarAbentura 2022 espedizioak. Jzioquitarrek Pagolan ikusi dute eguna argitzen, eta Duzunaritzen amaitu dute. 24 kilometro izan dira, gorabehera handikoak eta, guztira, zazpi ordu behar izan dituzte bi herrien arteko distantzia osatzeko.
Ibilbidearen tarte batzuk nahiko lokaztuta aurkitu ditugu aste hasieran bota zuen euria dela-eta, baina gaur, berriro ere, eguzkiak gogor jo du eta jzioquitarrek izugarri eskertu dituzte basoan barrena, zuhaitzen itzalpean, egindako kilometro guztiak. Jzioquitarrek artzain-zakur bat izan dute bidelagun azken txanpan, eta artalde handi batekin gurutzatu da espedzio-taldea Duzunaritzera sartzerakoan.
Herriko trinketera iritsi orduko, gazteek zain zuten bazkaria, bai eta botatako izerdia gainetik kentzeko dutxak ere. Arratsaldean dantza tailerra egiteko aukera izan dute eta, gero, taldeka nor bere xerparekin bilduta, espedizio osorako balio izango duten izenak ezarri dituzte. Talde bakoitzak izen bat edukiko baitu, eta baita koreografia identifikatibo bat ere!