[LAN-POLTSA] Material Arduradun-Gidari – EuskarAbentura 2022
MATERIAL ARDURADUN / GIDARI LAN POLTSA
EuskarAbentura Espedizioa 2022
ESKAINTZA:
Kontratua: uztailaren 1etik 31ra
Gutxi gorabeherako soldata: 1500€ gordin
ZEREGINAK:
– Espedizioko ibilgailuen ardura: mantenua, gasolina…
– Suertatzen diren bidai behar guztiei erantzun: etapa egin edo amaitu ezin duten gazteak behar bada jaso eta etapa amaierara eraman.
– Zamalanak: egunero motxilak furgonetan kargatu eta deskargatu, furgonetako ordena mantendu.
– Material arduraduna: materialaren kontrola eraman, arduradunari falta den materialaren berri eman…
EZINBESTEKO BALDINTZAK
– Gutxienez B gidabaimena izatea. Bestelakorik izatekotan zehaztu, mesedez.
– Disponibilidadea: uztailaren 1etik 15era edota uztailaren 16tik 31ra erabat libre egotea.
*LEHENTASUNA izango dute hilabete osoko disponibilidadea duten pertsonek.
– Ekainaren 18-19ko asteburua libre egotea, espedizioan parte hartuko dugun langile eta antolatzaileen topaketa egingo da.
– Euskara jariotasunez hitz egitea.
BALORATUKO DA (baina ez da ezinbestekoa izango):
– Gazteleraz edota frantsesez jariotasunez hitz egitea.
– Eskarmentua: udalekuetan, kanpamentuetan edo gazteekin egindako ekintzetan.
HAUTAGAITZA BIDALI HEMEN
EPEA MARTXOAK 11