Bidania- Goiatzen hasi da espedizioaren bigarren txanda. Atzo heldu ziren jzioquitarrak txanda honetako lehen kanpalekura. Heltzean, elkar ezagutzeko dinamikak jorratu eta taldeak osatu zituzten bazkaldu aurretik eta, bazkalostean kanpin dendak muntatu eta elkartekideek ongi etorria eman zieten gazteei. EuskarAbenturaren sorrera, nola gauzatu zen lagun talde baten amets zoro hau eta proiektu honen atzean zenbat lan boluntario dagoen azaldu zieten elkartekideek.
Bigarren egunean Bidania-Goiatzetik Ernio tontorrera igo eta gero Tolosara jaitsi dira jzioquitarrak. Zazpi orduko etaparen ostean Tolosan bazkaldu dute gazteek. Bazkalostean Tolosan zehar paisaia linguistikoari buruzko hausnarketa egin dute. Paisaia linguistikoa ingurune jakin baten idatzizko adierazpenek osatzen duten paisaia da. Hori honela, herrian zehar ibili dira mota honetako adierazpenen bila.
Aurreko etaparen ostean deskantsua behar izan dute jzioquitarrek. Goizean Estibalitz Alkorta Eusko Jaurlaritzako Euskara sustapen zuzendaria, Garbiñe Mendizabal Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasuneko zuzendari nagusia eta Agurtzane Zelaia Bidania-Goiatzeko alkatea etorri dira kanpalekura. Jzioquitarrei animoak eman dizkie euskaraz bizitzen jarraitzeko
Bazkalostean Kike Amonarrizen hitzaldia izan dugu. Aurreko egunean Tolosako paisaia linguistikoa aztertu zuten jzioquitarrek eta gaur horren inguruan hausnartu dute. Ondoren euskarak munduan duen lekua azaldu du Kikek, batez ere, Europako beste hizkuntza gutxituen artean.
Arratsaldean zehar jolas egokituak egin ditugu ikusmen murriztua duten pertsonak nola bizi diren ulertu ahal izateko. EuskarAbenturaren helburuetako bat aniztasuna sustatzea eta normalizatzea da, eta horren harira dinamika ezberdinak egiten ditugu.
Gauean Bulego taldeko Tomas eta Rubenen bisita izan dugu, kontzertutxo bat eskaini digute. Kantu batetik bestera jzioquitarrek galderak egiten zizkieten musika, euskara eta beraien ibilbideari buruz.