EuskarAbentura 2019: Argantzun – Gasteiz
Aurrekoekin alderatuta, ezberdina izan da 13.etapa, batez ere gurasoen bisita jaso duten jzioquitarrentzat.
Egunak Argantzunen argitu du EuskarAbentura 2019 espedizioan parte hartzen ari diren 121gazteentzat eta eurekin batera bidean aurrera doazen familia urdineko kideentzat ere.
Goizean goiz hasi dute 17 kilometroko etapa, eta Villanueva de la Oca izeneko herrian hartu dute Donejakue bidearen xenda, kasu honetan kontrako norabidean, Gasteizerantz alegia.
Subillana herrian atseden hartu eta berrindartu ostean, azken kilometroak osatu dituzte Mendizorrotzako frontoietara arte. Hantxe zeuden Gasteizko Udaleko Marije Portillo Euskara Zerbitzu burua, Gazteriako zuzendaria den Oskar Fernandez eta Estitxu Pereda alkatetza zuzendaria, jzioquitarrei ongietorria emateko prest.
Segidan, autobusez, Gamarrako igerilkuetara mugitu da talde osoa. Hango belardian eserita bazkaldu dute, eta 15:30ak aldera hasi dira iristen lehen senideak: besarkadaz, musuz, eta gutiziz (urdaiazpikoa, patata tortillak, tartak, amonaren gailetak…) hornitu dituzte gazteak. Baina bisita laburra zela bazekiten, eta 17:00ak aldera EuskarAbentura 2019 espedizioak bere bidea berrartu du. Berriz ere autobusez, gazteak Gasteizko alde zaharreraino mugitu dira, xerpek prestatutako Ginkana Ekologista gainditzea baitzuten eguneko azken proba.
Hiriko puntu batetik bestera galderei erantzunez eta probak gaindituz gazteak mugiarazi dituen ginkana honetan, besteak beste, Zero Zabor eta AHTrik Ez elkarteetako kideak aritu dira jzioquitarrei azalpenak eta informazioa ematen.
- Egilea: Mirian Alonso