Eskaintza:
Kontratua: hamabost egunekoa / hilabetekoa
Soldata:
– 15 egun: 500 € gordin
– Hilabetea: 1000 € gordin

Lanpostuaren eginbeharrak:
Espedizioan zehar suertatutako lesioak artatu eta ebaluatu
– Parte-hartzaile guztiekin batera espedizioa oinez burutuko dute

Ezinbesteko baldintzak:
– Fisioterapia titulua izatea edo fisioterapia ikasketak egiten egotea.
– Disponibilidadea
Uztailaren 1etik 15era
Eta/edo
Uztailaren 16tik 31ra erabat libre egotea.
– Maiatzaren 25-27ko eta ekainaren 22-24ko asteburua libre egotea, espedizioan parte hartuko dugun langile eta antolatzaileen topaketa egingo da.
– Euskara jariotasunez hitz egitea.
– CVa bidaltzea.
– Motibazio gutuna, aurkezteko arrazoiak azalduz.

Hurrengo ezaugarri hauek ere baloratuko dira baina ez dira ezinbestekoak izango:
– Mendizalea izatea.
– Gazteleraz edota frantsesez jariotasunez hitz egitea.
– Sorosle titulua.
– Ruta Quetzal edo antzerako programa batean parte hartu izana.
– Eskarmentua: udalekuetan, kanpamentuetan edo gazteekin egindako ekintzetan.

Martxoaren 15a curriculumak eta motibazio gutunak jasotzeko epemuga izango da: info@euskarabentura.eus