(Euskera) DATUEN TRATAMENDUA ONARTZEKO KLAUSULA

Sorry, this entry is only available in Basque and European Spanish. For the sake of viewer convenience, the content is shown below in this site default language. You may click one of the links to switch the site language to another available language.

Indarrean dauden datuen babeserako legeak betetzearen mesedetan INFORMATZEN DUGU: 

  • Eskatu eta jaso ditugun datu pertsonalak fitxero batean gordeko dira, izaera pribatua duena eta zeinen arduradun eta hartzaile bakarra EuskarAbentura Elkartea den. 
  • Erabiltzaileak eskatutako zerbitzua era egokienean eskaintzeko behar-beharrezkoak diren datuak eskatuko dira soilik. Kasu batzuetan hirugarrengoen harremanetarako datuak jasotzea beharrezkoa izango da, hala nola, ordezkari legal, tutore edo erabiltzailearen arduradun diren pertsonak. 
  • Tratamendurako oinarri legala interesdunaren adostasuna da, gure elkartearekin kontaktatzean adierazi duena. 
  • Jasotako datu guztiek konfindentzialtasun konpromezupean hartu dira, legeak ezarritako segurtasun neurri guztiak beteaz tratatuta daude eta erabiltzailearen aurretiko baimenik ezean ez dituzte inoiz hirugarrenek tratatuko, salbu eskatutako zerbitzua era egokienean eskaintzeko beharrezkoa baldin bada.
  • Elkartearen eta erabiltzailearen arteko harremana amaitzean, datuak lau urteko gutxieneko epean gordeko dira; ondoren gordeta geratuko dira edo erabiltzaileari edo haren legezko arduradunari itzuliko zaizkio.
  • Emandako datuak Erabiltzaileak izeneko Tratamenduan sartuko dira, eskatutako zerbitzuaren kudeaketa helburuekin, hala nola, harremana, uneko mezularitza zerbitzuen bitartez…erabiltzailearekin lotutako kudeaketa guztiak.
  • Badakit sarbide, zuzenketa, deuseztapen, aurkakotasun eta eramangarritasun eskubideak gauzatu ditzakedala elkartera idazten helbide fisikora: Errotatxu industrialdea (Getxogaso), 48993, Getxo, Bizkaia; edo helbide elektronikora:  datuensegurtasuna@euskarabentura.eus