EuskarAbentura 2019: Viana-Gesaltza

Sorry, this entry is only available in Basque and European Spanish. For the sake of viewer convenience, the content is shown below in this site default language. You may click one of the links to switch the site language to another available language.

Vianarainokoa izan zen Nafarroa Garaiko azken etapa, 140 km motxilan generamatzala.  Bertan Ruben Sanchez bertsolariaren bisita izan genuen arratsaldean. Zurrumurruen kontra bertsotan aritu ginen berarekin.

Hurrengo egunean autobusez mugitu ginen Donemiliaga Kukulara. Bertako Yuso monastegia bisitatzeak EuskarAbenturaren leloa eta jzioquitarren beraien izenaren zentzua eta zergatia ulertzeko balio izan zien. Monastegi horretan baitaukate gordeta euskarazko esaldi idatzi zaharrenak jasotzen dituen eskuizkribuaren erreplika. Yusotik aterata, berriz ere autobusez, Araba aldera egin genuen, Gesaltzara. Gatzagak bisitatu ostean, herriko igerilekuan eman genituen arratsaldeko azken orduak eta, eguna borobiltzeko, iluntzean, bertako belardian etzanda, gora begira, astronomia tailerra egin genuen. Gaua izar azpian eman genuen (vivac).

  • Egilea: Andrea Martinez
  • Musika: Encore (http://enkore.eu/)

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *