Partaidetza estrategikoa NAEN Euroeskualdearekin

Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak (NAEN) bere hiritartasun ardatzeko lankidetza estrategikoen artean hartu du EuskarAbentura Espedizioa egitasmoa. Proiektua ideia bat baino ez zenean NAEN izan zen EuskarAbenturari lehenengo bultzada eman ziona, orduztik bidelagun izan dugu eta pozarren iragarri dezakegu gure arteko loturak sendotuz doazela.

NAEN erakundeak mugazgaindiko eta eskualdearteko proiektu eta lankidetzak sustatzen ditu Akitania-Berria, Euskadi eta Nafarroaren garapen ekonomiko, kultural eta soziala bultzatzeko. Horregatik, lankidetza honek, EuskarAbentura proiektua sendotu eta egonkortzeko aukeraz gain, lankidetza eta zabalpenera begira aukera berriak zabaltzen dizkigu.

AKITANIA-BERRIA EUSKADI NAFARROA EUROESKUALDEA

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude