EuskarAbentura 2019: Zerain -> Tolosa

Zeraingo frontoia atzean utzita Aizpeako meategiak bisitatzera joan gara eta XX. mendearen hasieran burdina ateratzeko egindako tunel batean sartu gara. Mutiloa herria pasa ondoren, Ormaiztegira iritsi gara eta bertan Karlismoa, Zumalakarregi eta Agosti Xahoren inguruako istorioak entzun ditugu Asisko Urmenetaren eskutik.

Trena hartu, eta Goierritik Tolosaldera jauzi egin dugu. Laskorain Ikastolan Kike Amonarriz zain genuen euskararen gainean hitz egiteko, eta jzioquitarrei lantxo bat utzi die, hemen ikasten eta ikusten ari diren guztia euren inguruan zabaldu behar dute! Egun luzea bukatzeko, Zuriñe Hidalgo abeslaria eta aurkezlea gurera etorri da eta gure gazteek nahi izan dituzten galdera guztiak egiteko aukera izan dute. Mila esker Zerain, Tolosa, Kike eta Zuriñe!

  • Egilea: Andrea Martinez

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude