EuskarAbentura 2019: Iruña –> Gares

Eta 23 kilometro gehiago zangoetan!
EuskarAbentura 2019 espedizioko 8.etapa ez da xamurra izan. Iruña eta sanferminak atzean utzita, hirigunetik atera, eta gari-soro eta ekilore artean egin du aurrera taldeak Erreniega magalean gora. Aste batean zehar pilatutako nekea azaleratu da maldetan, baina portu gainetik Gares ikusteak ilusioz bete ditu jzioquitarrak.
Etaparen bigarren erdia maldan behera egin dute; Uterga, Muruzabal eta Obanos herriak zeharkatuta iritsi dira, azkenean, Garesera.
Arratsaldean Koldo Colomo bertako euskara teknikariak hartu ditu, eta soziolinguistika saio egokitua egin dute berarekin: euskararen jatorriaz, Nafarroako egungo egoeraz, eta oinarrizko soziolinguistika kontzeptuez.

Egilea: Mirian Alonso

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude